Kategoria: Erreportaiak

0

Egitasmo honek Bizkaiko kostaldeko emakumeak ezagutzeko aukera emongo deusku. Izan be, emakumeok itsasoagaz lotuta egiten dabezan lanak erakustea eta nabarmentzea da ikerketaren helburua; lanbideen bilakaerea ezagutzea, eta ondo mereziduta daukien aitortza aldarrikatzea. Herriotako ondare bizia diran aldetik, derrigorra da jagotea eta hurrengo belaunaldiei transmitidutea.

 (gehiago…)
0

Busturian bost ermita dagoz, beste hainbeste auzotan. Auzoa gizarte-bizitzaren ardatza izan da gure artean, eta normalena izan da auzo bakotxak bere ermitea eukitea. Hainbesteraino ze, Alberto Santanak dinoan moduan, ez dago jakiterik zein dan lehenengo, auzoa edo ermitea.

 (gehiago…)
0

Bendejea plazara eroatea izan da baserri askotako lana eta etxeko diru-iturri nagusia hainbat urtetan. Bendejea normalean andrek saltzen dabe, horregaitik bendejera esaten jakie.

0

Joan dan urtean, beharrean erretiroa hartu, eta Labayruko Euskal Bibliotekara etorten hasi zan Iñaki de Nicolas Pinto. Barakaldoko seme honek pegatinak batzeko eta aztertzeko zaletasuna gazte-gaztetatik landu izan dau, eta horren emaitza dira Euskal Memoriaren Fundazioak argitaratu eutsazan liburuak: Euskal Herriko pegatak 1965-1979 (2016), eta Euskal Herriko pegatak 1980-1990 (2019).

Labayruko artxiboan hainbat eta hainbat pegatina dagoz, batuta bai, baina katalogetako. Eta horretan dabil Iñaki, astean behin bertan beharren. Pegatina bakotxa digitalizau, album baten zenbakituta sartu, eta fitxa beteten dau, hainbat datugaz: gaia, data, neurria, nork egina dan, zer aldarrikatzen dauen, ze egoeratan sortu dan…

 (gehiago…)