Lopategi bertsolariaren heriotzak gomuta asko ekarri ditu egunotan hedabideetara eta agirira orokorrean. Adolfo Arejitak idatzitako artikulua Deia egunkarian argitaratu zan otsailaren 9an. Interesgarria da Lopategiren ibilbidea eta ekarpenak ezagutzeko.
Bizkaie aldizkari digitalean Laura Urubururi alkarrizketa egin deutso Dabi Piedra kazetariak, Katigatu ninduzun librea nintzena nobelaren ganean. Irakurri hemen.
Migel A. Elustondok alkarrizketa luzea egin deutso Berria egunkarirako Jabier Kalzakortari. Gaia: argitaratu barri dauan Euskal baladak doktore-tesiko liburukiak.
Jesus Eguzkiza Eguzkiri alkarrizketa egin deutsie Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidean (Geuria.eus), ekaineko alean, beste hainbat lagunegaz batera. Kultura, zinea, antzerkia, telebista eta hainbat arlotako personak alkarrizketatu dabez, hizkuntzaren eta jarduten daben arloaren ganean.
Tartean da Eguzki, hainbat urtean bikoizle ibilitakoa eta euskalgintzan ibilbide luzea egindakoa. Erretiroa hartuta badago be, ontxe be Euskal Telebistan haren ahotsa erreferentziazkoa da.
Iturria: Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidea edo Geuria.eus