Kategoria: Erreportaiak

0

Naiz webguneak Labayruren ganeko erreportaia argitaratu dau urriaren 27an. Labayru Fundazioak 40 urte bete ditu aurten, eta urteotako ibilbidea azaldu gura izan dabe, euskeraren eta euskal kulturaren arloan egindako ekarpenaren barri zabaltzeko.

Labayru, 40 urte Bizkaitik euskal kultura indartzen.

0

Euskerazaleak Alkarteak aurten 50 urte bete dituala-ta, urtearen barruan ekitaldi batzuk eratu ditugu. Gizarte-ekintza bat egin zan maiatzaren 15ean Bilbon, eta liburu bat argitaratuko da urtearen barruan.

Sorrerako momentua, giroa, sortzaileak, ibilbidea… gogoratzeko unea da aurten. Eta horri buruzko alkarrizketa argitaratu da Bilbao periodikuaren Pergola gehigarrian, ekaineko alean.

Artikulua.

0

Atzoko egunez, 2017ko bagilaren 7a, joan jaku gure artetik Karmele Goñi (Tolosa 1926) zahartzaro betean, 90 urteko zala. Egun batetik bestera txarrera egin eta itxaroteko asti barik agur egin deusku Karmelek.

Ezagutu dogun aldi luzean, euskera, herri ondarea, euskal kultura, euskal erakunde eta alkarteek agirira urteten eben lekuan, han egon da Goñi anderea, aspaldi-aspaldiko urteetatik lehengora bertara arte. (gehiago…)

0

Jabier Kalzakorta lankideari alkarrizketa egin deutso Juanra Madariaga idazleak Pergola aldizkarian. Jabier herri literaturan aditua da, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu ahozko kantu-ipuinak ezagutzera emoteko. Horreetariko bat da Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua, eta hori erabili dabe gehien bat berbagai alkarrizketan.

Jabier Kalzakortari alkarrizketa Pergola 12