Kategoria: Erreportaiak

0
Eguzki Labayrun ahotsa grabetan.

Jesus Eguzkiza Eguzki ibilbide luzea egindakoa dogu euskalgintzan eta euskerearen inguruan. Apirilaren 23an Berria egunkarian alkarrizketa luzea argitaratu dabe beragaz. Gogoeta interesgarriak egiten ditu euskerearen iraganaz eta etorkizunaz, bere esperientzia oinarri hartuta.
 (gehiago…)

0

Kultura zabaltzeko hainbeste taller prestau eta emoten gabilz eskoletan. Amaitu barri dan hiruhilekoan Begoñazpi ikastolan emondako tallerretako bat Irratigintzari buruzkoa izan da, Bizkaia Irratiaren laguntasunagaz. Talde bitan egin zan tallerra.

Ikasleei irrati-saio ezbardinen ezaugarriak eta egiteko moduak azaldu eta gero, taldeka praktikan jarri behar izan eben aurretik ikasitakoa: barriak, alkarrizketa, musika-saioa… Momentuan egin eta eurak esatari dirala grabau egin eben benetako irrati-saio bat balitz moduan.

Hain izan zan benetakoa ze, apirilaren 15 eta 16an, eguerdiko 13:00etan emon egingo dabez talde bietan grabautako saioak. Irratiko esatarien labaldi barrirako mintegia izango al da!

0
Barandiaran Sara Etxean. Ataun, 1987. Ángel Alonso. Labayru Fundazioko Argazki Artxiboa.

Abenduaren 21ean José Miguel de Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena bete zan. Etniker Taldeetan (José Miguelek berak sortutako izena, ‘etnografiako ikerketa’ esateko) etnografian jarduten dogunok esker oneko zorra daukagu beragaz. Taldeok sortu ezeze, disziplina bera guztiz aldatu eban, ordura arte ikuspegi erromantiko eta mugatuan landu zan eta. Barandiaranek ikuspuntu barria emon eutsan etnografiari, zientziaren ikuspegia, metodo sistematikoa ezarri, eta batez be, pentsakera guztiz zabalean oinarrituta. Halan jarri eban gure kultura Europakoaren barruan. (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak ‘Zaratamo, oinak uretan burua lainoetan’ izenburuko bideoa egin dau. Hamar mitutuko bideo horretan, ibilbide baten bitartez, Zaratamoko auzo batzuk ezagutzeko aukera emoten da: Elexale, Atxiturri, Semenimendi, Goikiri.

Lekuak ezeze, bidean goazela topauko ditugunak berbagai hartuta, herriari buruzko hainbat jakingarri be emoten dira, etxeak, eraikinak, arbolak, basoak, bideak, bizibideak eta abar.

‘Zuztarretatik oinez’ egitasmoaren barruan, Zaratamoko Udalak eskatuta egindako lana da, Nerbioi-Ibaizabaleko gainerako udalakaz batera.

Zaratamo, oinak uretan burua lainoetan