Kategoria: Etnografia

0

Aurten andrak eta herri-kirolak gaia lantzen ibili gara Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bati esker. Egitasmo horren barruan, emakumeek herri-kiroletako modalidade desbardinetan gaur egun daukien presentzia eta eragina aztertzeko alkarrizketak egin doguz, zuzenean protagonisten testigantzak jasotzeko. (gehiago…)

0

Gure herri tradizinoan ume txikiakaz jolasteko edo kantatzeko ohikoak izan diran abestiak batu doguz Txalopin txalo izeneko argitalpenean. Lan honen helburua gure ahozko ondarea berreskuratzea eta transmititzea da. Horretarako, Durangaldeko edadeko lekukoengana jo dogu, belaunaldiz belaunaldi, etxean ikasita, eurengana heldu diran ahozko kantuak batzeko. (gehiago…)

0

Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburuan Bilboko historiaren zati bat berreskuratu dogu. Diktadura garaian gaur egun Bilbok daukan lurraldean izandako dantza taldeen katalogoa da berez liburu hau. Orduan Bilbo handiagoa zan, baina oraingo neurrietara mugatu dogu lana.

Dantza taldeak euskal nortasunaren lekukorik bizienak izan ziran diktadura garaian, euskal usaina edo kutsua eukan edozer galarazota egoan eta. Folklorea euskaltasuna eta kontzientzia garatzeko bide bakarretarikoa izan zan. (gehiago…)

0

Aurten be Labayruk Durangoko Azokan bere lekutxua eukiko dau, urteko nobedadeak erakusteko. Hutsik egin barik, urtez urte, hor egon izan gara, batzuetan argitalpen gehiagogaz besteetan gitxiagogaz. Horixe dogu gure lagun, kide eta bezeroakaz bat egiteko lekurik egokienetako bat, eta horregaitik be han izango gara hurrengo egunetan.

 (gehiago…)