Kategoria: Etnografia

0

Zorioneko Covid-19ak eragindako geldialdian hiru hilabetez etxetik telelanari ekin eta gero, Ondare arloan indarbarrituta gatoz, eskuartean daukaguzan hainbat egitasmogaz.

Bilboko Udalagaz urtero egiten dogun hitzarmenari esker, aurten Erriberako merkatuaren historia laburra eta goizean goizerik zapaturo hara doazen azkenengo bendejeren ganeko bideoa eta liburuxka lantzen gagoz. Horretarako, 71 urtean hutsik egin barik plazara doan lekukoagaz egon ginan atzo. (gehiago…)

0

Herriondarea.eus webgunea elikatzen jarraitzen dogu. Azken egunetan beste 165 bideo-txatal argitaratu doguz, lehendik dagozanen ganean corpus ederra osotzen dabela. Aspaldi honetan, Pedro Mari Goikoetxea kazetaria lagun dogula, gure inguruko kirolari handiak izandakoei grabazinoak egin deutseguz. Horreetatik hainbat txatal egin eta argitaratu ditugu. Hona:

 (gehiago…)

0

Joan dan urtean, Bediako udalaren eskariz, herriko baserrien ganeko lana egin dogu. Guztira 74 baserri zerrendatu dira, egon dagozanak, beste batzuen testigantzak be egon arren, gaur egun ez badago eraikinik ez dira zerrendan sartu.

Baserriak esaten danean, kasu askotan jatorriko etxea guztiz aldatuta dago, edo osorik bota eta barriren barri eginda. Baina leku berean eta izen beragaz jarraitzen dabenak, zerrendara ekarri dira. (gehiago…)