‘Andrak bizi-erakusle Galdakaon’ izenburutzat hartuta, mahai-ingurua eratu dogu Galdakaon, Udalak eskatuta. Jarduera hori aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartu da.
Herriko jenteak partu hartu dau mahai-inguruan, arlo ezbardinetan dabilena, adin ezbardinetakoak, ibilbide ezbardina egindako personak: (gehiago…)
Andren lekua ondarearen transmisinoan izan da aurtengo Ondarearen Jardunaldietako gaia. Gai horreri helduta, Bediako andren ekarpenaren barri batu dogu bideo baten.
Belaunaldi ezbardinetako lekukoen bitartez, familia barruan, herrian, lanbideetan eta ohituretan ze aldaketa egin diran jaso dogu. Gauza batzutan asko aurreratu dogu, beste batzutan ez hainbeste; arlo batzutan bardintasunerako bidean goaz, beste batzutan, urruntzen, antza. (gehiago…)
Joan dan urriaren 25ean, Zamudioko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu dauzan ekitaldien artean, Ondarea sortu eta betikotu duten emakumeak izenekoa ospatu zan.
Jardunaldia zati bitan banandu zan. Lehenengoan Igotz López alkateak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioren zuzendariak, Labayruko ondare atalean egindako Zamudioko emakumeak bizitzaren ardatzean izenburuko bideoa aurkeztu eben.
Horren ostean, bideoan herriko lekukoen testigantzen bidez ikusitakoaz gogoeta egiteko mahai-ingurua egin zan. Udane Goikoetxeak gidatu eban solasaldia eta hiru hizlarik hartu eben parte: Mónica Gomez, erizaina eta hiru aldiz Espainiako Field Target tiro modalidadeko txapelduna; Olga Loroño, bardintasunerako teknikaria; eta Akaitze Kamiruaga bideo-lanaren koordinatzailea eta Labayru Fundazioaren Herri Ondare arloko arduraduna.
Jardunaldiaren helburua Zamudioko andrek bizitzako arlo askotan izan daben zereginaren garrantzia aldarrikatzea izan da, bai ondare sortzaile moduan, bai ondare horren transmisore moduan.