Kategoria: Etnografia

0
Luis Manuel Peña. Argazkia: Miguel Sabino Díaz.

“Karrantza ezagutuz” izenburuagaz jardunaldia egin dabe Karrantzan maiatzaren 26an. Herriagaz zerikusia daukien gaiei buruz berba egiteaz ganera, El Pingano errotaren bisitaldia egin dabe. Programaren barruan, Luis Manuel Peñak hitzaldia egin dau Atlas Etnográfico de Vasconia programari buruz eta, zehatzago, nekazaritzaren ganean egin barri dan aleari buruz.

Hitzaldian egitasmoaren historia azaldu dau, eta egitasmoaren sortzailea, José Miguel de Barandiaran, Karrantzako Manuel López Gilegaz lotu dau; izan be, Barandiaranen ikaslea izan zan eta 1921etik hasita Anuario de Eusko Folklore aldizkarian lotuta agertzen dira.

Jardunaldian Sergio Gonzálezek be parte hartu dau, Apuntes de etnografía blogean parte hartzen dauenak, material grafikoagaz batez be. Miguel Sabino Díaz be hizlarien artean izan zan; hau be Etniker Bizkaia taldeko kidea eta blogeko kolaboradorea.

 

0

Labayru Fundazioaren proiektuetariko bat, aurten, Gatikako Udalarentzako baserrien katalogoa sortzea izango da. Horretarako, hasteko, hainbat datu-base hustu doguz; besteak beste, Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII liburua eta Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoko 1825-1830ko Polizien Erroldak eta Archivo Municipal de Gatika. Horreen hustuketeari Udalaren zerrendea eta Eusko Jaurlaritzak daukan datu-basea gehitu jakoz.

Momentu honetan, jasotako informazinoa lekukoakaz kontrastetan gabilz. Grabazinoen bidez lekukoek baserriak izentetako ahoz erabilten dabezan formak lortuko doguz, sarritan idatzizkotik asko aldentzen direnak. Informanteei batutakoa be lagungarria izango da katalogoa osotzeko.

Argitalpenean, baserriei buruzko informazinoaz gainera, bakotxaren argazkia gehituko da.

0

Apirilaren 13an, Altamirako Kultur Etxean, Busturi ipuinetakoa dirudi izeneko bideoa aurkeztu zan. Ikusentzunezko honetan Busturian XIX. mendean, gitxi gorabehera hogei urtez (1842-1862) martxan egon zan zeramika fabrikeari buruzkoak azaltzen dira: testuinguru historiko-ekonomikoa, fabrikearen sortzaileak, ekoizten ebezan produktuen ezaugarriak, eta Busturiko zeramikak Uzelai pintoreagaz izan eban loturea, besteak beste. (gehiago…)

0
Segundo recibiendo una figura de manos del director Adolfo Arejita.

Labayru Fundazioko azkenengo Batzar Nagusian Ohorezko Laguntzaile izendatu eben Segundo Oar-Arteta. Hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Bizkaia Irratian, Labayrun egindako beharrez eta ibilbide profesionalaz jardun dau Libe Agirre kazetariagaz.

Entzun alkarrizketa.