Kategoria: Etnografia

0

Martiaren 22an Rekalde aretoan alkartu gara Txakolinak on egin! ekitaldian. Pedro Mari Goikoetxea aurkezle dala hasi da ekitaldia. Labayru Fundazioak ondarean egiten dauen lanaren barruan, aurten Agricultura en Vasconia liburua argitaratu barri da, Atlas Etnográfico de Vasconia egitasmoaren barruan. Beste alde batetik aurten Ondarearen Europako Urtea da, eta hori be ospatu gura izan dogu. Eta ondorioz, gure inguruko lagunak ekitaldi ludiko batera batzeko, txakolin-dastaketa egin dogu. (gehiago…)

0

Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blog bat da, astean-astean etnografiako gai bat argitaratzen dauena. Harpidetu ezkero korreo bidez hartu daiteke post barria agertzen dan bakotxean. Gaztelaniaz eta ingelesez egiten da era guztietako gaiei buruz.

Urteko 52 asteetan beste horrenbeste gai argitaratu dira, eta horreetatik 12 aukeratu eta liburuan kaleratu barri doguz, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 83 orriko lan dibulgatiboa da, baina atzean corpus handi bat dauka, Atlas Etnográfico de Vasconia osoa.

0

Martiaren 21an egingo dau Labayru Fundazioak laguntzaileen urteko Batzar Nagusia, urteko jardueren barri emon eta diru-kontuak onartzeko.

Aurten, ganera, hiru kide Ohorezko Laguntzaile izendatuko dabez: Rafael Barbier, Bego Etcheverry eta Segundo Oar-Arteta, hirurak aspaldiko kolaboradoreak bakotxa bere arloan eta neurrian.

Horren ostean, hilaren 22an, “Txakolinak on egin!” ekitaldia egingo da. Aurten ondarearen urtea dala eta Atlas Etnografikoan Agricultura en Vasconia izeneko alea argitaratu dala kontuan hartuta, txakolin-dastaketa egingo dogu Itsasmendi upategiagaz batera.

Saio biak Bilbon egingo dira, Rekalde aretoan, arrastiko 6:30ean. Txakolin dastaketarako izena emon behar da aurretik.

0

Otsailaren 14an Bilboko BBK Gelan aurkeztu da Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren zortzigarren alea, Agricultura en Vasconia. Hasteko Gorka Martínez BBK Fundazioko zuzendariak hartu dau hitza, harrera egiteko eta eskertzeko euren etxean egitea ekitaldia. (gehiago…)