Kategoria: Etnografia

0

Aratusteak dirala-ta, Akaitze Kamiruagak hitzaldia egin dau Derioko Udal Euskaltegian “Neguko zikloa: Aratusteak-Karnabalak” gaiari buruz otsailaren 8an. (gehiago…)

0

Azken urteetan Areatzako udalagaz batera jardun dogu herriko toponimia batzen eta zabaltzen. Egitasmo horrek pauso bat baino gehiago euki dau, artxiboetako informazinoa batu lehenengo eta ahozko lekukotasunak gero.

Batutako horren erakusgarri bat herrian bertan aurkeztu zan abenduaren amaieran. Hemen ikusgai.

0

Egunotan argitaratu edo agertu ditugun barriak dirala-ta, Bizkaia Irratian alkarrizketatu dabez Gorka Insunza, itzulpen arloko arduraduna, eta Akaitze Kamiruaga, ondarekoa. (gehiago…)

0

Etniker Bizkaia etnografiako aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri da, Labayru Fundazioko Etnografia arloko ikerketak zabaltzeko argitalpena. Bertan, saileko eta Etniker Bizkaia Taldeko kideen lanez ganera, inguruko beste ikertzaile batzuen lanak be agertzen dira. (gehiago…)