Gurean zer berri? Zaharrak barri liburu bildumako zortzigarren alea argitaratu barri dogu. Etnografia Atalak izeneko blogean astero-astero zabaltzen ditugun artikuluen artean egindako aukeraketa da liburu hori. Honezkero zortzi urte daroaguz etnografia hedatzen, modu erraz eta dibulgatiboan, posta elektroniko bidez. (gehiago…)
Zer dira mitoak? Zer siniskerak? Zer errituak?
Termino bakotxak eduki ezbardina adierazten dau, baina batzuetan nahastean erabilten doguz. Bakotxa zer dan edo zeri egiten deutsan aitamena ondo bereizteko, Jon Mentxakatorrek hitzaldia emon deusku. Banan-banan garandu ditu hainbat termino eta kontzeptu, batetik besterako mugea beti hain argia ez bada be. (gehiago…)
Joan dan otsailaren 16an Maruri-Jatabeko baserriak izeneko lana aurkeztu dogu herriko kulturetxean. Aretoa bete bete egin da, herritarren interesaren erakusgarri.
Aurkezpenean Erlantz Urresti alkateak, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak, Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak eta Ziortza Artabe Labayruko teknikariak parte hartu dabe. Horrez ganera, Taket bertso eskolako bertsolariek jantzi dabe ekitaldia, Erraturie txalaparta-taldekoakaz batera. Ekitaldia amaitzeko talo-jana eskaini jake bertaratutako guztiei. (gehiago…)