Bizkaia Irratian hamabostean behin parte hartzen hasita gagoz etnografia edo herri ondareko gaiei buruz. Oin dala hainbat urte egiten zan moduan, barriro heldu deutsagu parte hartze horri.
Era askotako gaiak erabiliko dira bertan, alde batetik egutegiagaz lotuta datozen ospakizunak, jaiak, ohiturak, urteko zikloak eta abar; eta bestetik, osterantzeko gaiak, kasurako, jateko ohiturak, lanbideakaz lotutakoak, familia eta herri mailan antolatzeko moduakaz lotutakoak eta abar. (gehiago…)
Gabonetan ondo be ondo dakigu danok jan-edanak aparteko lekua eta garrantzia hartzen dabela. Euskal Telebistan emoten dan ‘A bocados’ saioan be, abenduan zehar tarte bereziak egin dabez, Gabonetan ohitzen diran jateko bereziak dirala-ta.
Abenduaren 22ko saioan, Labayruko Akaitze Kamiruagak parte hartu eban programan, Gabon gaueko menu tradizionalari buruzko argibideak emoten. Horrez ganera, ogi-kuskurraren inguruan egon dan edo dagoan ohituraren barri be ederto azaldu eban.
Ikusi gura izan ezkero, sakatu hemen: https://eitb.eus/N_5DNPxP/
Urrian egiten dira Aldundiak koordinautako Ondarearen Europako Jardunaldiak. Programa horren barruan, Labayruk udaletarako egindako lanak aurkeztu izan dira.
Alde batetik, Busturian ikusentzunezko bat aurkeztu zan ume-jokoei buruz, Ostu-ostuka eta txopinka. Herriko liburutegian hainbat jente batu zan ekitaldirako, bai bideoa egiten lagundu daben barri-emoileak, bai bestelako herritarrak. Izan be, olgetako moduak aldatzen doaz belaunaldirik belaunaldi, eta horren barri emoten da bideoan. (gehiago…)
Domusantu egunerako gaur egun herri guztietan ospatzen da era batera edo bestera Arimen gaua, kalabaza, aramu eta osagarri guztiakaz. Jai horrek munduan zehar beste adierazpide batzuk be baditu kulturaren arabera, eta gaur egun gure artean be halan ospatzen dabez batzuek. Mexiko eta inguruko herrialdeetatik gure artera etorritako askok el día de los muertos jaia ospatzen dabe. Halan jaso dogu Bilbon, aurten lantzen gabilzan Mundubete jai egitasmoaren barruan. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.