Kategoria: Euskal Biblioteka

0

Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak… (gehiago…)

0

Labayrun astero hartzen doguzan boluntario-taldekoak urtea agurtzeko batu ziran abenduan, hamaiketakoaren bueltan. Betiko moduan, giro onean eta kantuan emon eutsien atzena urteari.

Urte barriari osasuna eta lagun barriak eskatu eutsien, lana gustura egiten dabela-ta aurrera egiteko gogoan. Halan izan daitela.

0

Labayruko Euskal Biblioteka erakundearen sorrerako hiru hanketako bat da, hizkuntzaren irakaskuntza eta etnografiaren ikerketeagaz batera, eta eurontzako osagarri. Honezkero biblioteka baino gehiago dokumentazino-zentro bat da, liburuak ez eze beste era askotako dokumentuak be gordeten ditualako.

 (gehiago…)