Kategoria: Euskal Biblioteka

0

Bilboko La Salle ikastetxeko liburutegitik euskal gaiaz euki dabezan liburuak ekarri ditugu Euskal Bibliotekara. Jon Elorriaga liburuzainak azaltzen dau ekarpen horretan zer dan garrantzitsuena.

0

 

Alberto Onaindia zanaren funtsa Labayruko Euskal Bibliotekan dago aspalditik. Orain haren lobeak, Miren Onaindiak, etxean aurkitutako beste material batzuk emon ditu.

Miren Onaindia

0

Egunotan dohaintza bat hartu dogu gure Euskal Bibliotekan. José Antonio Aranburuk, Busturialdean eta Lea-Artibai inguruan Natxi ezizenagaz ezagunagoa danak, gure artxiboaren esku itxi dau 60 karteleko bilduma, Luis Angel Gainzaren bitartez. Bilduma horretan azken berrogei urteetako kartelak dagoz, gehien baten bertsolaritzagaz lotutakoak (bertso-saioak eta omenaldiak) eta herrietako jaietakoak. Batzuk inprentan aterata dagoz, eta baliteke beste nonbaiten kopiaren bat egotea, baina beste batzuk eskuz egindakoak dira, kopia bakarrekoak.

Kartel horreek katalogau, eskaneau eta gorde egingo dira Euskal Bibliotekak horretarako daukan fondoan. Honezkero 70.000 baino gehiago dira guztira.

0
Liburuzainak Ubiden.

Martiaren 16an, Labayru Fundazioko Euskal Bibliotekako laguntzaile taldea Ollerietako Zeramika museora bisitea egin genduan. Hango zuzendariak, Blanka Gómez de Segurak, erakustaldi praktikoa egin euskun jarro bat eta potiza bertan eginda. Horrez ganera museoa erakutsi eta hango piezen jatorria azaldu euskun. (gehiago…)