Kategoria: Hizkuntza

0

Podcastak grabatzen ibili dira Jon Gomez, Aitziber Argiarro eta Tere Eguzkiza, Jesus Eguzkiza Eguzkiren ardurapean, haren begi eta belarri zoliari kasu eginaz. Horretarako, Ziortza Artabek, Abeliñe Erauskinek eta Ana Oar-Artetak sortutako gidoiak izan dabez.

 (gehiago…)
0

Daborduko hasi dogu ikasturtea Labayrun. Halan, bada, agorrilean, besteak beste EusTET ikastaroa emon dogu.

EusTET euskara-teknikari edota trebatzaile izateko oinarrizko ikastaroa da: mundu hori ezagutu eta horretan lanean hasteko behar dan oinarrizko prestakuntzea jasoten dabe ikasleek.

 (gehiago…)
0

Hezkuntza Sailak irakasleentzat euskera arloko prestakuntzarako eratutako programari deritzo IRALE. Prestakuntza-saiootan era askotako gaiak eta arloak lantzeko aukerea eskaintzen jake irakasleei, bai IRALEk berak dituan egoitzetan bai eskoletan bertan.

 (gehiago…)
0

Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiek kanpainea hasi dabe, 2022-23 ikasturtean jenteak euskerea ikasteko izena emon daian. Euskereagaz irabazi egingo dozu da kanpainaren leloa. Izan be, euskerea eguneroko bizitzan eta alor guztietan erabiltearen abantailak azpimarratu gura ditu kanpaineak.

 (gehiago…)