Ikasturteko ohiko ikastaroak irailean abiatu dira. 2021/2022 ikasturteari hasiera emoteko, hainbat ikastaro hasi dira honezkero, baina oraingoz ikasle gehien batu dabezanak HABEren B2 eta C1 azterketen 2. deialdia prestatzeko ikastaroak dira, batuaz eta bizkaieraz. Momentuz azterketa idatzia prestetan dabilz, eta behin hori eginda, ahozkoa prestetako txandea etorriko da.
(gehiago…)Ikasturtea hasi barri dogula, euskerea ikasteko aukerak zabaltzen doaz, era askotako ikastaroen bitartez. Labayrun, irakaskuntzeagaz betidanik euki dauen konpromisoari helduz, programa zabala eratu dogu.
(gehiago…)Bilboko 17 euskaltegiek Bilboko Udalaren “Euskaraz gehiago gara” kanpainan parte hartuko dabe. Kanpaina horren bitartez, Udalak herritarrak euskera ikastera animau gura ditu.
Gaur, irailak 6, egin dabe aurkezpena udaleko arduradunek, Koldo Narbaizak eta Jone Unzuetak, eta euskaltegietako arduradunen ordezkari batzuk.
(gehiago…)Amaitu dira askorentzat udako oporrak, eta albiste bat dakartsuegu; izan be, ikasturte barriagaz batera, irailaren 27an, itzulpengintzari buruzko ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Irailaren 13tik 24ra bitartean emon ahal izango da izena.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.