Udako euskerako ikastaroak iragarrita eta prest dagoz, ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran, hamabost eguneko txanda bitan egiteko. Honezkero matrikula egin daiteke eta jentea hasi da izena emoten.
Eskaintza zabala da: euskera ikasteko maila guztiak, bizkaieraz eta batuaz, HABEko azterketak prestatzeko ikastaro bereziak, itzulpen-ikastaroa. Horrezaz ganera, irailean teknikarirako prestatzeko ikastaroa egingo da. Ikastarook Bilbon emongo dira, Boluetan eta Colon eta Larreategin.
(gehiago…)Udarantza hurreratuten goaz, eta prestau ditugu udako ikastaroak. Eskaintza zabala da, maila guztiak egin ahal izango dira, C1 mailako azterketa prestatzekoaz ganera.
Aste biko ikastaro bi egingo dira, azkenengo urteetan ohikoa dan moduan. Lehenengoa bagilaren 21etik garagarrilaren 3ra, eta bigarrena garagarrilaren 5-17 bitartean.
(gehiago…)Hiru osagai horreek daukaz Bilbon hara-hona izeneko liburuak. Bilboko toponimia, hau da, leku-izenak oinarritzat hartuta, 40 artikuluko bilduma prestau genduan Labayrun Bilboko Udalagaz egindako hitzarmenaren babesera. Lan hori joan dan urtearen amaieran argitaratu eban Udalak, BilbaoArteko artistek egindako irudi zoragarriakaz. Lan txukuna geratu zan, bai horixe!
Horren barri emoten, liburuaren nondik norakoak azaltzen egon dira Euskadi Irratian Ziortza Artabe, Jabier Kaltzakorta eta Felix Mugurutza, liburuan parte hartu dabenetako hiru. Entzun hemen pasartea.
(GEHIAGO…)Udabarriko oporren ostean, apirilaren 12an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Martiaren 19tik 26ra bitartean emon ahal izango da izena.
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.