Kategoria: Hizkuntza

0

Gaur, urriak 17, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zabaldu dau “Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024” izenburuagaz sortu dogun erakusketa.

Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso gura izan da. XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskereari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta. (gehiago…)

0

Munduenea bildumak hamar ipuin daukaz, munduko beste hainbeste lekutakoak. Liburu moduan eta audioan argitaratu ziran lehenengo, baina orain bideo bihurtuta ipini ditugu sarean agirian, 20 bideo guztira. Beraz, lehen entzuteko eta irakurteko ziranak orain ikusgai be badagoz.

Horretarako lehen egindako audioak eta libururako egindako marrazkiak erabili dira. Oinarri bi horreekaz, Javi Galdós teknikariak animazinoak egin ditu bideo euskarrira ekarteko. (gehiago…)

0

Irailetik aurrera Euskalduna Jauregian euskera-plana lantzeko diagnostikoa egiten gabilz. Zaloa Aranzabal teknikaria dabil horretan, aurtengo abendurako diseinua eginda eukiteko ustean. (gehiago…)

0

Leizaola Elkarteak argitaratzen duen Ekonomiaren KZ aldizkarian, Igone Etxebarriari alkarrizketa luzea egin deutsie batez be euskerea enpresetan erabilteari buruz. Euskerearen irakaskuntza Labayruren sorreratik datorren jarduera da, baina gero eta gehiago eskola horreek beharlekuetan emoten dira, lekuan lekuko beharginen beharrizanetara egokituta. (gehiago…)