Kategoria: Hizkuntza

0

Martxan dago, bai; euskereari behar dauan hauspoa emoteko ariketea; euskeraz bizi gura dauanari ateak zabalduko deutsazana eta hiztun barriak hurreratzeko deia egingo dauana. Euskaldun zaharrak, euskaldun barriak, euskaldun jaioak, euskalduntzen dabilzanak… danok gara kate hasibarri eta amaierabako honetako katenbegi ezinbesteko. Euskerearen sasoia dogu hau, txikitasunetik handi egiteko aldia; Euskaraldia.

Labayruk bat egin dau ekimenagaz; parte hartu ezeze, sustapen lana egiten be jardun dau azkenotan. Geure jardunlerroetan oinarririk badago, euskerea zabaldu eta sendotzea da zalantza barik ardatz. Halanda ze, euskera gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan egiteko konbitea bialtzen deutsuegu. Egin daigun danon artean bat… eragin daigun!

Gora Euskaraldia!

0

Aitziber Argiarrok, Labayru Fundazioko teknikariak, Euskaraldiaren barri emon dau Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan azaroaren 10ean. Aurkezpen berean, Izaskun Urien Azpitartek, Giza Baliabideen zuzendariak, emon ditu bertakoentzako Euskaraldiaren ganeko barri batzuk.

Aitziberren aurkezpenean, Euskaraldia zer dan, Ahobizi eta Belarriprest izatea zer dan, aurreko edizinoko datuak, aurtengo barrikuntzak zeintzuk diran, ariguneak zer diran eta abar azaldu zituan.

Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herri osoko herri, enpresa eta administrazioetan. Segurtasun Sailean be izena emoteko aukera dago eta ariguneetan antolatzeko.

0

Labayru Fundazioa aspaldi hasi zan lineako ikastaroak eskaintzen eta emoten, hainbat gairi buruz: etnografia, euskal kultureagaz lotutakoak, itzulpengintzakoak, goi-mailako ikastaroak… Eta ikasturte honetan euskalduntzeko edo alfabetatzeko ikastaroak gehitu doguz gure eskaintzara.

Berez, Covidaren aurretik hartutako erabagia zan, baina egoerak horretara bideratu gaitu, eta fin ekin deutsagu.

 (gehiago…)
0

Urria amaitzen doa, eta esan daiteke 2020/2021 ikasturtea martxa betean doala. Beste eskola batzuk aurrerago hasiko badira be, ikasturte honetan emongo ditugun ikastaro gehienak hasita dagoz. Beraz, une honetan lehenengo balantzea egiteko moduan gagoz, balantze positiboa hatan be. Izan be, bai enpresetan, bai euskaltegian bertan, iazko matrikulazinoari eutsi ezeze ikastorduetan gora egin dogu, eta hori, gagozan egoeran egonda, oso datu positiboa da.

 (gehiago…)