Kategoria: Hizkuntza

0

Ikasturte barriak hainbat barrikuntza dakarz, ha ta guzti be aurrez aurreko eskolak hasi dira, hartu beharreko segurtasun-neurri guztiak hartuta. Aurrez aurrekoari emongo jako lehentasuna, baina gorabeheraren bat suertauko balitz, ez litzateke klaserik galduko, lineako sistemaren bitartez jarraitu ahal izango dira eskolak.

Ikastaro batzuk irailean hasi dira, batzuk gure egoitzetan, beste batzuk enpresetan, beharginei euren lantokian emoten jakezan eskolak dira eta.

 (gehiago…)

0

Urri-azaroetan itzulpen-ikastaroa egingo dogu, oinarrizko testuak euskeratzen ikasteko. 35 orduko ikastaroa da, online egiteko. Orain arte be egin izan dira deialdi bat baino gehiago eta harrera nahiko ona euki dau.

Nork ez dau nozedonoz itzuli behar izan oharren bat, gutunen bat… Eta itzuli barik be, zuzenean euskeraz idatzi behar izan ezkero, sarritan erderazko ereduak jatorkuz gogora, sarriagotan ikusi ditugulako holako testuak gaztelaniaz.

Testu errezetatik hasita, euskerazko eredu ziurrak sortzen ikasteko ikastaroa dogu hau. Bakotxak bere erritmoan egiteko, ariketa praktikoakaz eta tutoreak gidatuta.

Matrikula zabalik dago, eta emon izena hemen: itzul@labayru.eus

0

Euskerea landu eta ikasi gura dabenek hainbat aukera ditue Labayru Fundazioan: euskerako maila guztiak, azterketak prestetakoak, mintza-praktikea, itzulpengintzea, gai bereziak…

Ikastarook gure egoitzetan emongo dira, baina online zerbitzuagaz osotuta. Egoera aldakorra daukagu azken aldian, horregaitik presentziala lineako zerbitzuagaz bateratuko dogu.

Horrezaz ganera, autoikaskuntzea be ezarri dogu, dana norbere kontura eta online egin ahal izateko, tutoretza eta mintza-praktika saioakaz osotuta.

Ez dago atxakiarik. Aukeratu mailea eta ekin euskerea ikasteari!

0

Ekainean Botabaren ekimen barriari emon geuntsan hasierea Euskal Esamoldeen Unibertsoan bete-betean murgiltzeko. Ordutik hona, hainbat jolas, proba eta erronka bideratu doguz erregistro kolokialean darabilguzan esamoldeak modu ludiko eta dibertigarri baten lantzeko.

Astean-astean proba diferenteak proposatzen doguz irudien, gifen, hieroglifikoen, asmakizunen eta antzeko ariketen bitartez esamoldeen erabilerak erakusteko. Eta hile amaieran, sari ederrak zozkatzen doguz asteko esamoldeari lotutako erronken bidez. Hïka Basque Brand markako kamisetea eta Borobilaren Ertzetik-ek ekimenerako berenberegi diseinautako telazko boltsea izan dira banandu doguzan lehenengoak. (gehiago…)