Joan dan azaroaren 27an batzartu Bilboko Udaleko Euskeraren Aholku Batzordea, agintaldi barriko lehenengo batzarra egin dabe. Ordezkarien artean, Labayru Fundazioaren izenean Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentea partaide da.
Batzar horretan euskerearen erabilera normalizatzeko plana aurkeztu dabe. Helburu bikotxa jarri dabe etorkizunera begira: hizkuntza ofizial bietan zerbitzua emotea, bereizketarik egin barik; eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea. Euskerea zerbitzu-hizkuntza ezeze lan-hizkuntza be izateko helburua hartu dabe.
Azaroaren 26an Elorrioko toponimiaren gaineko berbaldia emon dau Asier Bidart Labayrukideak. Elorrioko Udalak bertako ondarea erdal hiztunei ezagutzera emoteko zikloa antolatu dau aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondareari buruzko Europako Jardunaldien babespean. Guztira bost hitzaldi aurreikusi dabez eta Elorrioko baserriak, kurutzeak, kofradiak, toponimia eta lorategiak izango dira berbagai nagusiak.
Zikloaren hirugarren hitzaldia izan da eta bertan 2003-2006 urte bitartean Labayru Fundazioak, Elorrioko Udalaren eskariz, egindako ikerketaren eta gizarteratzearen barri emon da, bai eta bertako toponimiaren ezaugarri eta bereizgarriei buruzko informazinoa be. Berbaldian udalerriko berein errealidade geografiko bertako toponimiagaz buztartu da; uria eta auzoak, olak eta errotak, haizeolak, auzobasoak, kortak eta neberak, besteak beste.
Aurtengo zikloaren laugarren berbaldia abenduaren 3an izango da, Elorrioko lorategien gainekoa, eta zikloaren bosgarren eta azkena, abenduaren 17an, Elorrioko baserrien arkitekturaz.
Joan dan urriaren 28an, mahai-ingurua egin eben Deustuko Unibersidadean, Labayru Fundazioa gonbidatuetako bat zala.
Mahai-ingurua Euskal Hizkuntza eta Kulturako Graduko ikasleei egoan zuzenduta, “Urtenbide profesional ezohikoak” izenburuagaz. Itxura guztien arabera irakaskuntzan oin eta etorkizun hurbilean lana aurkitzeko aukera ziurra izanik be, beste urtenbide batzuk be izan daitekezala erakustea zan mahai-inguruaren helburua. (gehiago…)
Dagoeneko heldu da Botaba esamoldeen erronkan lehiatzeko ordua; izan ere, behin “beroketa-fasea” amaituta, parte-hartzaileek azaroaren 4tik 25era arte izango dute aurreko egunetan ikasitako guztia probatzeko aukera.
Hortaz, epe horren barruan aurkeztu beharko dituzte lan guztiak. Esamolde bat edo batzuk aukeratuta, bideo bat grabatu beharko dute lehiakideek, gero Instagramera igotzeko #botaba traola erabilita. Dena dela, Instagramera igotzeko modurik ez duenak botaba@labayru.eus posta elektronikora bidaltzeko aukera izango du. Esamoldeak ondo erabiltzea eta bideoa originala izatea izango dira, besteak beste, sariak banatzeko epaimahaiak kontuan hartuko dituen ezaugarrietako batzuk. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.