Kategoria: Hizkuntza

0

Euskararen Aholku Batzordea barriztau egin dabe Bilboko Udalean agintaldi barriari begira. Euskalgintzako kideak ez eze, alderdi politikoak, industria, beste kulturak, kirola eta astialdia, teknologia eta ekonomia arloetako kideak be sartu dira, euskerea zeharkakoa dala erakusteko. Arlo guztietan sartu behar da euskerea.

Labayru Fundazioak be ordezkari barria dauka Batzordean. Biosne Zarandonak ordezkatuko gaitu aurrerantzean, orain arte hainbat urtetan egon dan Jokin Gorozikari lekukoa hartuta. (gehiago…)

0

Labayru Fundazioan bardintasuna gure jarduera eta zeregin guztietan txertatzeko konpromisoa hartu dogu. Honezkero diagnostikoa eta plana egin doguz, modu sistematikoan aurrera egiten joateko.

Horren harira, hizkuntza aldetik bardintasuna kontuan hartzeko erispideak aztertu ditugu Bultz-lan aholkularitzako teknikariagaz. Hizkuntza era batera edo bestera erabili, mezuak oso ezbardin emoten dira. Batzuetan ohitureagaitik beste barik jokatzen dogu era jakin baten. Kontua da konsziente izatea zergaitik egiten ditugun aukerak, eta ia benetan horretara jokatu gura dogun. (gehiago…)

0

Euskerea ikasten aurrera egiteko aukera ezin hobea da udan ikastaro trinkoak egitea. Horretarako prestau ditugu aurten be txanda bi: ekainaren bigarren hamabostaldian bata (17-29) eta uztailaren lehenengoan bigarrena (1-13).

Aste bitan, zapatua barruan dala, goizez emongo dira eskolak, 8:00etatik 15:15era astegunetan, eta 13:30era arte zapatuetan. (gehiago…)

0

“Gazteak euskaraz” egitasmoa 2020an hasi genduan, podcast modura gazteei hizkuntza informaleko esakuneak eskaintzeko. Ordutik hona urtero sei ale landu ditugu, eta 2023an egindakoak argitaratu ditugula iragartera gatoz. Guztira 24 ale bilduma osotu dogu, Bilboko Udalaren laguntasunagaz. Podcast bakotxean Peru eta Sharif personaiek gai bati buruzko alkarrizketa egiten dabe, euren berbaldian esamodu eta hizkuntza-egitura jakin batzuk erabilita. Horren ostean, hizkuntzari buruzko argibideak datoz, egitura bakotxaren esangurea, noiz erabilten dan eta ohar gramatikalakaz osotuta. (gehiago…)