Badator aurtengo Botaba lehiaketa. Beroketa fasea hasi da honezkero. Ikusi Maite Goñiren argibideak lehiaketan parte hartzeko eta sariei buruz.
Irailean hasita, Adolfo Arejitak Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartzen dau euskerari buruzko gaiak azaltzen.
Astelehenetan, goizeko 9:30ak aldera sartzen da Adolfo emisinoan. Hizkuntzaren erabileraren inguruan, batez be hiztegiko gorabeherak erabilten dabez. Aktualidadeak, eguneko gaiek, berba edo kontzeptu barriak ekarten dabez, eta horreek euskeraz zelan erabili izaten da berbagaia.
Honezkero hasita dago, eta ikasturte osoan jarraitzeko da.
Urrian sartu gara dagoeneko, beraz, lehiaketaren “beroketa-fasean” murgildu gara bete-betean. Tarte honetan, jolasean ondo pasatzeaz gain, Botaban nola parte hartu behar den ikasiko dute lehiakideek. Erronkak, asmakizunak, zozketak eta hainbat sorpresa izango ditugu Instagrameko Botabaren kontuan (@botabaerronka).
Horrela, astean-astean ariketa desberdinak proposatuko dira: abestien, hieroglifikoen, irudien… bitartez esamoldeak ezagutu eta horien erabilera zein den ikasiko dute parte-hartzaileek, lehiaketarako trebatzen joateko.
Ariketa batzuek saria izango dute eta zozketak egingo dira parte hartzen dutenen artean. Sari horiek ere ez dira edonolakoak izango: Bilbao BBK Live eta Donostia Festibalerako sarrerak Last Tourren eskutik, Mr. Euskaldunen produktu pertsonalizatuak… (gehiago…)
Gaur, hilak 26, Esanetik idatzira, Gramatika-Estiloen zabuan izeneko liburua aurkeztu dogu Bilbon, BBK Aretoan. Han egon dira Adolfo Arejita, lanaren egilea, Ana Oar-Arteta, laguntzailea, eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, lanaren laguntzaile gisa.
Adolfok liburuaren edukiaren nondik norakoak azaldu ditu: gramatikako edukiak dira, 40 urteko irakaskuntza-jardueran batutako apunteetan oinarrituta, astean-astean egiten dituan artikuluen bilduma bat, gaiak gramatikakoak izanda be arloak orekatuta ditu. Ez da gramatika bat berez, han hor hemen entzun eta irakurritako adibideetatik abiatuta, idazleen erabilerak eta ahozko erregistro ohikoak gogoratzera dator egilea. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.