Kategoria: Hizkuntza

0

Hemen da Botaba erronka, beste behin ere, sareak euskal esamoldeekin astintzeko asmoz. Hirugarren edizioa dugu aurtengoa eta indarberrituta dator, itzelezko sari eta kolaboratzaileekin.

Besteak beste, Iban Garcia youtuberra, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak izango ditugu abentura honetan bidelagun. Eurak izango dira Botabako enbaxadoreak, gazteen artean esamoldeen erronka Instagramen zabaltzeko ardura izango dutenak.

Sare sozialen bitartez euskal esamoldeen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburua du lehiaketak. Hiztunon hizkuntza-ohituretan eragin nahi du, erregistro kolokialago batean jarduteko behar ditugun baliabideak eskainiz. (gehiago…)

0

Uda giroan sartuta gagoz honezkero. Ikasturtea amaituta, udako ikastaroak hasi dira. Ekainaren 17tik 29ra bitartean, hainbat ikasle dabilz euskera ikasten, euren maila hobetzeko zein titulua aterateko prestatzen.

Aurten Udako Ikastaroon 50. edizinoa dogu. Azken urteetako moduan, hamabostaldiko ikastaro bi egingo dira, ekainaren bigarren hamabostaldian bata eta uztailaren lehenengoan bestea.

 

0

Derioko egoitzan UZEIko arduradunen bisita hartu dogu ekainaren 12an. Imanol Urbieta eta Miriam Urkia etorri jakuz, alkarren barri hobea izateko. Labayrutik Igone Etxebarria eta Gorka Insunza egon dira eurakaz.

Egoitza ikusteaz ganera, batzuk eta besteek eskuartean darabilezan egitasmoen ganean jardun dabe. Izan be, biek lantzen dabez lexikografiako arloak, eta teknologiako bitartekoetan be premina batzuk bardintsuak daukiez.

0

Labayru Fundazioa EGAko azterketak egiteko Zentro Homologatua da. Hemendik aurrera EGArik gehiago ez da egingo, HABEk antolatzen dauan C1 azterketak hartuko dau haren tokia.

Labayru Fundazioak jarraituko dau C1 azterketa horretarako zentro homologatua izaten, eta azterketa horretara aurkezteko baldintzak be ez dira aldatuko. Orain arteko moduan, urtean deialdi bi egongo dira.

Informazino gehiago gura izan ezkero, jarri harremanetan gugaz.