Kategoria: Hizkuntza

0

Irakaskuntzako eskaintzaren barruan, Labayruk ikastaro berezi bat egiten dau urtero irailean: euskara-teknikari izateko prestakuntza saioa.

Aurten be, irakasle adituek prestautako programa beteko da, halango zereginetarako interesa daukenek lanbide horretarako prestatzeko. Udaletan, enpresetan, trebatzaile edo teknikari jarduteko lanak bere baldintzak ditu: alderdi administratiboa, hizkuntzaren erabilera, euskara-planen indarraldia eta lan-ildoak… Era horretako gaiak landuko dira ikastaroan.

Horrezaz ganera, ikastaroa gainditzen dabenak lan-boltsan sartzen dira, eta lan-eskariren bat dagoanean ikasle horreek dira lehenengo hautagaiak.

Gogoratu matrikula orain egin behar dala, uztailaren amaierara bitartean, oporren aurretik, ikastaroa irailean egingo bada be.

Euskara-teknikari ikastaroko informazinoa

0

Uda hasieran, ikasturtea amaitu eta jarraian, euskera ikasteko eskaintza zabala dakar Labayru Fundazioak aurten be. Alde batetik, euskera ikasteko mailak, eta bestetik ikastaro bereziagoak: EGA, itzulpengintza, bizkaiera…

Hamabostaldi bitan egingo dira ikastaroak: ekainean 17tik 29ra bitartean, eta uztailean 1 eta 13 bitartean.

Matrikula egiteko epea zabalik dago. Argibideak hemen.

0
Asier Larrinaga Igone Etxebarriagaz.

Asier Larrinagaren bisitea hartu dogu Euskal Bibliotekan, aurkeztu barri dauen tesiaren ale bat ekarteko. Asierrek urteak daroaz Euskal Irrati Telebistako hizkuntza arloaren arduradun, eta eskarmentu hori erabili dau tesia egiteko.

Gaia: Euskal Telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuinguruan. Hau da, telebistak hizkuntzaren normalizazinoan euki dauan eragina aztertu dau.

Tesia EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean egin dau, Agurtzane Elordui eta Igone Zabala irakasleen zuzendaritzapean. Irakasle eta epaileen esanetan, hutsunea betetzera dator hau beharrau, gai hori garrantzitsua izanda be, aztertu barik egon dalako orain arte.

Asier Larrinaga bilbotarra da, Begoñazpi ikastolaren sorrerako urteetan han hasi eta gero Derioko Seminarioko ikastetxean ikasketak egindakoa. Unibersidadean Biologiako karrerea egin eban, baina euskereari lotu jakon beharrerako, eta baita Euskal Filologia ikasi be. Zorionak eta eskerrik asko lanagaitik!

0

Idatzizko eta ahozko hizkuntzen arteko zubia egitera joten dau Eguzkik, mezu argia dauka, esateko idatzi, eta entzuteko esan.