Kategoria: Hizkuntza

0

Euskaltzaindiak Dialektologiari buruzko jardunaldiak egin ditu Bilboko Euskal Museoan martiaren 14 eta 15ean. Labayru Fundazioko kideek be parte hartu dabe ekitaldiotan.

Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Euskaltzaindiko Hizkuntz Atlasa egitasmoaren zuzendaria da era berean, eta jardunaldiotako arduradun nagusietako bat. Izan be, bertan aurkeztu ebezan “Euskara ibiltaria” erakusketa eta Hizkuntz Atlasaren ale barria. Hona ekarri dogu Adolfo Arejitaren jarduna.

Beste alde batetik, lexikografiako lanen arduradun dogun Ziortza Egurenek, Labayru hiztegietara ahozko hizkeratik egindako ekarpenaren barri azaldu eban. Hona Ziortza Egurenen hitzaldia.

Eta horrez ganera, Josu Bijueskak eta Igone Etxebarriak mahai-inguru bana aurkeztu eta moderau eben.

0

Otsailaren 28an aurkeztu dogu BBKren Gran Viako egoitzan Euskerazko Dotrinak izeneko liburua, Jose Mari Rementeriak prestatutakoa eta Labayru Fundazioak argitaratua, BBK Fundazioaren laguntzaz.

Adolfo Arejitak, Labayru Fundazioko zuzendariak, dotrinen garrantzia azpimarratu dau hizkuntza landua edo jasoa ikasteko eta lantzeko. Hainbat urtean eskola erderaz egiten zanean, dotrinea zan euskera erabilteko testuinguru bakarra etxetik kanpora, gizarte euskaldunetan. Dotrinagileek, gainera, ze erregistro erabili erabagi behar izan dabe, eta hizkuntza idatziaren bilakaera ezin da osotu idatziok kontuan hartu barik. (gehiago…)

0

Lopategi bertsolariaren heriotzak gomuta asko ekarri ditu egunotan hedabideetara eta agirira orokorrean. Adolfo Arejitak idatzitako artikulua Deia egunkarian argitaratu zan otsailaren 9an. Interesgarria da Lopategiren ibilbidea eta ekarpenak ezagutzeko.

Irakurri artikulua.

0

Euskerea ikastea prozesu bat da eta bizitzako aldi bakotxak beharrizan batzuk dakarz. Labayru Fundazioak emoten dituan eskoletan era askotako ikasleak dagoz, bakotxaren helburuaren arabera.

Holako kasua da seme-alabak euskeraz ikastera bialtzen daben gurasoena. Umeei laguntzeko eta euren ikasketa-prozesua ondotik jarraitzeko premineak eraginda, berbaz ahozko komunikazinoa lantzeko ikastaroa jarri da martxan hemendik eta ikasturte amaierara Begoñazpi ikastolako gurasoen artean.

Talde bi eratu barri dira, eta baliteke gehiago sortzea esperientziaren arabera.

Dana dala, ekimen hau ez da barria gure artean, Iparragirre ikastolan aspalditik dagoz guraso-taldeentzako eskolak, euren beharretara egokituta.