Iaz baino bideo gehiago hartu ditugu Botabaren bigarren edizioan, partaidetza are handiagoa izan da eta eragin-eremu zabalagora heldu gara. 70 bideotik gora aurkeztu dira lehiaketara eta adin-talde guztietako parte-hartzea izan dugu. 16 urtetik gorako gazteak eta ez hain gazteak ere batu zaizkigu egitasmora. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hainbat bazterretara heldu gara: Bilbo, Abadiño, Igorre, Durango, Gernika-Lumo, Galdakao, Basauri, Mungia, Zornotza, Oñati, Donostia, Azkoitia, Zarautz, Eibar, Pasaia eta Gasteizera, besteak beste. (gehiago…)
Euskaraldia laster dator, baina urte osoa doa hori prestetan. Labayrun be barruraino sartu gara, erakunde eragile moduan parte hartu dogu.
Oraingoan beharginen arteko Hamaikakoa osotu dogu gure argazkia egiteko. Badator Euskaraldia eta horretan ibiliko gara, beharlekuan eta bakotxa bere bizilekuan.
Asko gara hizkuntza-ohiturak astindu eta euskera gehiago erabili gura dogunok, oraingoan alkarregaz lotsak, aurreiritziak eta ohiturak aldatzeko aukera daukagu eta taldean errazagoa izango da.