‘Andrak bizi-erakusle Galdakaon’ izenburutzat hartuta, mahai-ingurua eratu dogu Galdakaon, Udalak eskatuta. Jarduera hori aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartu da.
Herriko jenteak partu hartu dau mahai-inguruan, arlo ezbardinetan dabilena, adin ezbardinetakoak, ibilbide ezbardina egindako personak: (gehiago…)
Labayruk Gaztea Irratia izango du beste behin ere bidelagun nagusi egitasmo honetan. Azaroaren 5etik aurrera eta lehiaketak dirauen bitartean, goizetako Di-da saioan egongo gara Julen Telleriaren lantaldearekin batera, astelehenero 08:30 inguruan, lehiaketaren nondik norakoen berri ematen. Botaba erronka Euskal Herri osoko gazteen artean zabaltzeko bide zuzen eta eraginkorra izango da Gaztea.
Sare sozialen bitartez euskal esamoldeen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburua du lehiaketak. Hiztunon hizkuntza-ohituretan eragin nahi du, erregistro kolokialago batean jarduteko behar ditugun baliabideak eskainiz. Horregatik, maila informalean euskararen presentzia garatzeko eta euskararen normalizazioan bide berriak urratzeko beharrizanaz jabeturik, hainbat erakunde batu zaizkigu ekimenera. Hala ba, babesleen artean EAEko hiru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, BBK Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza izango ditugu. (gehiago…)
Azaroaren 5ean hasiko da Labayru Fundazioak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketa. Instagram izango da euskarria eta Gaztea Irratia bozgorailua, egunerokoan darabiltzagun esamoldeak Euskal Herri osora zabaltzeko.
Indarberrituta eta hainbat berrikuntzarekin dator aurtengo edizioa.
`Kategoriako´ sariak izango dira aurten jokoan, kategoria ezberdinetan. Partaidetza handitu eta sustatzeko asmoz, 4 kategoria diferentetan parte hartzeko aukera emango da, bakoitzean sari ederra irabazteko aukerarekin. Kategorietako bat, gainera, euskaltegiei zuzenduta egongo da, ikasgelan bertan sortutako bideoekin lehiaketarekin bat egin ahal izateko: (gehiago…)
Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.
Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.