Euskaraldia euskeraren herri eta erakunde guztien hizkuntza ohiturak astintzeko jaio da. Labayru Fundazioa Euskalgintzako Erakunde Sustatzaileen Taldean lanean dabil, gure arloan ekimenean parte hartuko daben ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibetako asmoz, baita irribiziak be. Hori dala-ta, Gasteizen maiatzaren 31an egin dan aurkezpenean parte hartu dogu. (gehiago…)
Bilbao-Metropoli 30-ek uria etorkizunera begira jartzen dihardu beharren. Bai langileen barruko beharrean, bai kanpora begira egiten diran hartu-emon eta jardueretan, gaztelania eta euskera daukez lan-hizkuntzatzat, baina ez maila berean. Hori dala-ta, euskerearen erabilera normalizetako plana egitea erabagi dabe.
Horretarako, gure teknikari batek diagnostikoa egin eta horren araberako plan estrategikoa diseinatu behar dogu. Lan-ildoak zehaztu ezeze, aurtengo kudeaketa-plana be prestauko dogu.
Lauaxeta ikastolako ikasle talde bat etorri da Labayrura irakasle bigaz, Iban Auzokoa eta Aitor Pagaldaigaz. Lehenengo Batxillerreko ikasleak dira: Irati Celada, Jon Castillo, Amaia Etxebarria eta Maider Rioja. Aurten, eskolako lan modura, euskera ikasteko proiektua landu dabe. Hori dala-ta, lan-batzarra egin dogu material hori alkarregaz bideratu ahal izateko.
Bai egitasmoari bai alkarlanari interesgarri eretxita, aurrera egiteko asmoa hartu dogu, egitasmoari forma emon eta aterateko moduak aztertzeko.
Batzarraren ostean liburutegiko bisitea egin dogu. Ikasleak interes handiagaz ibili dira dokumentu mota guztiak ikusten.
‘Eleketan’ programa kulturako gaiak modu ludikoan lantzeko tailerren multzoa da. Hiruhileko honetan hainbat emongo ditugu han eta hemen, eskolen eskariaren arabera.
Begoñazpi Ikastolan 11 tailer egingo doguz HH3n hasita eta DBH2raino. Izan be, ikastetxe honetan hiruhileko bakotxean lantzen da taller-sorta bat, eta aurten bigarren edizinoa dogu.
Beste alde batetik, Galdakaon hainbat ikastetxetan emongo ditugu HH3tik eta LH4ra bitarteko mailetan: Eguzkibegin 5 tailer, Unkinan 3 eta Gandasegin bat.
Gaiak era askotakoak dira: jolas eta lanbide tradizionalak, gure ingurua ezagutu, ospakizun jakinakaz zerikusia dabenak, memoria, ahozko hizkuntza eta kontalaritza, irrati-tailera, jatekoen ganekoak (taloa edo gaztaia egitea kasurako) eta abar. Tailer bakotxean jakingarriak azaltzen dira, eta horregaz batera jarduera ludiko bat egiten da. Bai edukia bai jarduerea adinari egokituta dagoz, eta gaiak eskolatik datorren eskaerearen arabera adosten dira.
Programa interesgarria da eta hazten doana, eskoletan ezeze, alkarte, liburutegi eta ostantzekoen bitartez be zabaldu daiteke eta.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.