Kategoria: Hizkuntza

0

Joan dan otsailaren 16an Maruri-Jatabeko baserriak izeneko lana aurkeztu dogu herriko kulturetxean. Aretoa bete bete egin da, herritarren interesaren erakusgarri.

Aurkezpenean Erlantz Urresti alkateak, Isaak Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak, Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak eta Ziortza Artabe Labayruko teknikariak parte hartu dabe.  Horrez ganera, Taket bertso eskolako bertsolariek jantzi dabe ekitaldia, Erraturie txalaparta-taldekoakaz batera. Ekitaldia amaitzeko talo-jana eskaini jake bertaratutako guztiei. (gehiago…)

0

Bilboko Udalagaz daukagun hitzarmenaren barruan, Ikastolak loran mila koloretan izeneko bideoa eta liburua sortu eta argitaratu doguz. Gaur, azaroaren 15ean, aurkezpena egin dogu Bilboko udaletxean.

Lan horretan ikastolen hasierako urteetako jardueraren barri emoten da, lekukoen bitartez. Bertan parte hartzen dabe ikasle izandakoek, andereño ibilitakoek eta gurasoen ikuspegia azaltzen dabenek. Halakoak alkartu dira aurkezpenean be. Oso hunkigarria izan da hirurogei urte geroago andereño-ikasleak alkartzea lan honen bueltan. (gehiago…)

0

Badoa aurtengo ikasturtea. Lehenengo eskolak irailean hasi baziran be, gehienak urrian zehar joan dira hasten.

Une honetan bai Boluetan bai Colonen emoten dira eskola presentzialak, batuaz eta bizkaieraz. Horri gehitu behar jako autoikaskuntza. Azken horretan, iaz baino ikasle gehiago daukaguz, ganera. (gehiago…)

0

Esanetik Idatzira II. Berba eta hizkiak gramatika goruan izenburuagaz, gramatikako gaiak lantzen dituan liburua dakar bigarrenez Adolfo Arejitak, Ana Oar-Artetaren laguntasunagaz.

Aurretik holako beste bat atera zan 2019an, Gramatika-Estiloen zabuan azpi-izenburuagaz. Oraingoan 40 gai hartzen ditu guztira liburuak, hainbat gramatika-edukiren ganean. Hamar atal nagusitan antolatuta dagoz artikuluok, gramatika-arlo jakinei buruz. Bakotxean hiru-sei gai bitartean landu dira. (gehiago…)