Kategoria: Hizkuntza

0
Eguzki Labayrun ahotsa grabetan.

Jesus Eguzkiza Eguzki ibilbide luzea egindakoa dogu euskalgintzan eta euskerearen inguruan. Apirilaren 23an Berria egunkarian alkarrizketa luzea argitaratu dabe beragaz. Gogoeta interesgarriak egiten ditu euskerearen iraganaz eta etorkizunaz, bere esperientzia oinarri hartuta.
 (gehiago…)

0

Kultura zabaltzeko hainbeste taller prestau eta emoten gabilz eskoletan. Amaitu barri dan hiruhilekoan Begoñazpi ikastolan emondako tallerretako bat Irratigintzari buruzkoa izan da, Bizkaia Irratiaren laguntasunagaz. Talde bitan egin zan tallerra.

Ikasleei irrati-saio ezbardinen ezaugarriak eta egiteko moduak azaldu eta gero, taldeka praktikan jarri behar izan eben aurretik ikasitakoa: barriak, alkarrizketa, musika-saioa… Momentuan egin eta eurak esatari dirala grabau egin eben benetako irrati-saio bat balitz moduan.

Hain izan zan benetakoa ze, apirilaren 15 eta 16an, eguerdiko 13:00etan emon egingo dabez talde bietan grabautako saioak. Irratiko esatarien labaldi barrirako mintegia izango al da!

0

Sareak dira gaur egun gure barriak eta edukiak argitaratzeko bide bat. Hizkuntza, lexikografia eta herri ondareko gaiak agertzen ditugu astean-astean. “Ahozko euskera hobetzen” izeneko atalean, euskera hobeto erabilteko oharrak egiten ditu Adolfo Arejitak. Izan be, Bizkaia Irratiko “Lau haizetara” saioaren barruan, eguenetan tarte baten kolaboretan dau ahozko hizkuntzari buruzko oharrak eginez. Horreek gero sareetan argitaratzen ditugu.

Normalean harrera ona izaten dabe tarteok, baina horreetariko batek aparteko arrakasta euki dau, “Eskerrik” berbearen erabilerari jagokona. 132 bider partekatu da geure Facebook-eko sarreratik, kontuan hartu barik zenbat aldiz biderkatu dan. Interesa sortu dau antza. Hemen daukazue entzungai. Ahozko euskera hobetzen.

Beste eduki mota bat herri ondareari buruzkoa da. Dala herrietako ondarea, dala urteko jai seinaladuen ganekoa… Kasu honetan, Mungiako Eusebia Duoren bideo-txatal bat argitaratu dogu, kukuaren ganean berbaz, eta hori be hainbeste jenterengana heldu da, hainbat ikustaldi izan ditu eta partekatzeak be antzeko beste bideoak baino askoz gehiago. hemen dozue ikusgai. Eusebia Duo kukuari buruz.

0
Gaizka Aranguren, Ane Ortega, Akaitze Kamiruaga, Agurtzane Intxaurraga, Xabier Paya.

Martiaren 30ean mahai-ingurua egin dogu Bilboko Rekalde aretoan. Akaitze Kamiruaga moderadore dala, hizlari egon dira Gaizka Aranguren, Ane Ortega, Agurtzane Intxaurraga eta Xabier Paya.

Atxakia Labayru Fundazioak 40 urte betetzea izan da. Hori dala-ta, Labayruk erabilten dituan ikergaiak kontuan hartuta, gaitzat jarri zan gaurko mundu globalean, gure kultura beste kulturen artean zelan agertu. Hau da, euskal hizkuntza eta kulturaren transmisinoa zelan egin, nortasun-emoile ete diran, zegaz identifiketan garan,  eta abar. (gehiago…)