Kategoria: Hizkuntza

0
Adolfo Arejita, Jose Mª Gorroño, Andres Urrutia, Paulo Agirrebaltzategi.

Maiatzaren 27an aurkeztu da Ignacio Omaetxebarriaren (1909-1995) Euskara barrutik Estudios de lingüística vasca izeneko liburua Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Orain arte sakabanatuta egon diran artikuluen bilduma bat da, hizkuntzaren historia, gramatika, onomastika eta euskal kulturari buruzko lanak batzen dituana.

Ekitaldian, José Mª Gorroño Gernikako alkateak harrera-berbak egin ostean, Andrés Urrutia euskaltzainburuak egilearen ganeko jakingarri batzuk emon ebazan. Adolfo Arejita, Labayruko zuzendariak, liburuaren aurkezpenaren egilea  dala, lanon ekarpena hartu eban berbagai. Amaitzeko, Paulo Agirrebaltzategi frantziskorrak artikuluok batu, sailkatu eta sarrera-azterketa egiteko prozesua azaldu eban.

Aurkezpena Euskaltzaindaren Osoko Bilkuraren atsedenaldian egin zan, aurkezpen hori atxakia hartuta Gernika-Lumoko udaleko Kulturetxean batzartu zan eta. Ekitaldian egilearen senideak eta lagunak egon ziran.

0

Basauri ezagutzeko bideo bi egin ditugu Udalak eskatuta. Ibilbide baten bitartez, auzoetatik paseoa egin gura dauenak, bidean ikusiko dituanen barri izango dau bideoan. Basauri asko aldatu da, goitik behera, XX. mendearen industrializazino gogorreko urteetan. Gero be, uholdeek batetik eta krisi ekonomikoak bestetik, aldaketa handiak ekarri deutsiez. Lehengo eta oraingo Basauri ezagutzeko modu polita da, bertakoentzat zein kanpokoentzat. Kaminotik pasaukeran ikusten diran etxe-torreak eta lantegietatik harago, zerikusi asko eta beste hainbeste jakingarri dagoz, guztiz ikusgarri eta interesgarriak.

Basauri: Ariz – Artunduaga – Lapatza -Ibarra

Basauri: San Migel – Finaga – Castillo.

 

0

‘Kili-Kili’ri buruzko erakusketa ikusgai dago ondino Euskal Museoan Bilbon. Gai hori hartuta alkarrizketa egin deutsie Akaitze Kamiruagari Hiruka aldizkarian maiatzaren lehenengo hamabostaldiko 58. zenbakian.

 

0

Labayru hiztegien aplikazinoaren barri emon eta berehala zabalkunde handia hartu dau. Bost egunean 500 deskargara heldu da.

Gaur egun sakeleko telofonoa erabilten dogu gehien, ordenagailua baino gehiago, eta hori gero eta gehiagora doa. Horregaitik guztiz praktikoa da beti  konsultalekua eskura eukitea.

Erabiltzaileen aldetik eretxi onak hartu ditugu, ondo doalako eta erosoaz ganera doakoa dalako.