Kategoria: Hizkuntza

0
Jesus Eguzkiza, Lorea Bilbao, Asier Astigarraga

Apirilaren 21ean Kili-Kiliri buruz hitzaldia egin dogu Euskal Museoan, gai beraren ganeko erakusketaren atxakian. Hiru hizlarik parte hartu dabe: Jesus Eguzkiza Eguzkik, Asier Astigarragak eta Lorea Bilbaok.

Helburua zan bakotxak Kili-Kiligaz euki dauen esperientzian oinarrituta, hari buruzko ikuspegia zabaldu eta osotutea. Eta halan izan da. (gehiago…)

0
Igone Etxebarria, Jesus Eguzkiza, Igotz Gallastegi eta Akaitze Kamiruaga, erakusketaren inaugurazinoan.

Bizkaie! aldizkari digitalak alkarrizketa luzea argitaratu dau Jesus Eguzkiza Eguzkiri eginda, Kili-Kiliri buruz. Eguzkik Kili-Kiliren sorreran bete-betean parte hartu eban. Eta ez sorreran bakarrik, gerora be Kili-irratia berak egiten eban. Luzaroko hartuemona euki dau Retolazagaz eta Kili-Kiligaz, eta horren barri emoten dau alkarrizketa honetan.

Alkarrizketa.

Horrez ganera, Kili-Kiliri buruzko erakusketaren barri beste hedabide honeetan be emon dabe.

Deia egunkarian.

Euskadi Irratian alkarrizketa.

Berria egunkarian.

 

0

XX. mendearen erdialdean, 50-60ko hamarkadetan, euskalzaletasunak gorakada handia egin eban orokorrean. Bilbora etorrita, San Anton eleizaren inguruan gune garrantzitsu eta eragin handikoa sortu zan, don Klaudio Gallastegi parrokoaren gerizpean.

Giro eta inguru horretan sortu zan Kili-Kili. Horri buruzko bideoa egin dau Labayru Fundazioak, Euskal Museoko erakusketan ikusgai dagoana. Sakatu hemen ikusteko.

0

Sarean dago honezkero Labayru Hiztegi barriztua. Web barrian hiztegia be barriztauta dator, ugarituta. Alderdi teknologikoa Irontec enpresak landu dau.

Orain arteko Labayru Hiztegi elebidunari, Hiztegi Fraseologikoa gehitu jako. Hiztegi hori oindino egitasmoa da, egiten doa baina asko aberastu behar da. Ha ta guzti be, ez dago dudarik ekarpen itzela dala hizkuntza hainbat egoeratan erabili behar daben hiztun, idazle, itzultzaile eta abarrentzat. (gehiago…)