Kategoria: Hizkuntza

0

Jardunaldiaren lehenengo zatian, hitzaldiak egin dira. Hasteko Amelia Barquín izan da hizlaria. Mondragon unibersidadean irakaslea da, kulturartekotasuna eta genero-bardintasuna aztergai hartuta ikerketa asko egindakoa. “Kulturartekotasuna hemen eta orain” izenburuko hitzaldian, hainbat datu emon ditu gaurko egoeraz, baita galderak eragin be. Kontestu ezbardinak kontuan hartuta, hainbat jakingarri emon ditu gaiaren garrantziaz jabetzeko. (gehiago…)

0

Urriaren 24an goiz osoko jardunaldia egin dogu BBK Kunan, “Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun” gaiari buruz.

Zergaitik halako jarduera? Gizartean beharrizana sortu dalako, izan be, gaur egun persona mota asko, kultura eta hizkuntza asko bizi gara berton. Baina alkarren ondoan ala alkarregaz bizi gara?

Labayru beti euskeraren munduan mobidu da, euskalgintzan. Baina gaur eguneko kontestuan euskerea non dago? Zelan lortu geinke euskerea zubi izatea hizkuntza eta kultura ezbardineko personen artean? (gehiago…)

0

Datorren urriaren 24an jardunaldi bat egingo dogu gai honetaz: Kulturartekotasuna, elkarrekin pentsa dezagun. Bilbon izango da, BBK Kunan, goizeko 9:00retan hasita, goiz osoan zehar.

Ingurura begiratzea baino ez dago konturatzeko honezkero kultura, hizkuntza, itxura, janzkera eta bizimodu askotako jentea bizi garala nahastean, ez Bilbon bakarrik, herri txikietan be bardin. Horrek gure hizkuntza beste egoera baten ipinten dau. Orduan, zer egin behar dogu jente hori euskerara hurreratzeko? Zelan jokatu geinke gu eurengana hurreratzeko? Norabide biko bide horretan hizkuntzak eta kulturak zubilana egitea da helburua. Danon artean egin beharreko gogoeta da, danon inplikazinoa behar dalako, eta horretarako izango da jardunaldi hori. (gehiago…)

0

Zamudioko baserrien ganeko monografia aurkeztuko da urriaren 21ean, Zamudiotorren, 11:00etatik aurrera. Ekitaldi hori Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartzen da. Labayru Fundazioak Zamudioko baserrien ganeko ikerketa egin dau, artxiboetan informazinoa arakatuta, eta herritarrei galdetuta. Horren emaitza liburu bat da, herriko baserri bakotxaren ganeko informazino puntualagaz. Toponimiari, baserriaren izenari, asko erreparetan jako lan horretan, eta horrez ganera ezaugarri batzuk nahiz denporan zehar izandako erabilerak be jasoten dira. (gehiago…)