Kategoria: Kategoria gabea

0

Irailaren 20an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak EHUko udako ikastaroan parte hartu eben Zerainen. Ikastaroaren gaiak “Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak” izan zan. Herri txikien etorkizunari begira, etxeek landa eremuan ze ezaugarri behar dabezan, herri-bizitzaren eta komunidadearen ikuspegitik batez be. (gehiago…)

0

Udabarri aldean Zaldibarko udalak euskera zerbitzurako teknikaria kontratatzeko deialdia egin eta gero, Labayruk atera dau zerbitzua. Uztaila amaieran hasita, gure teknikari batek egiten ditu udaleko euskera zerbitzuko hainbat zeregin. Naia Mendizabalek hartu dau ardura hori, astean behin bertara joanda. (gehiago…)

0

Gaur, irailak 18, Akaitze Kamiruagak, Herri Ondare Ataleko arduraduna Labayrun, Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan kultura ondarearen inguruko hitzaldia emon dau. Saioaren helburua da kultura ondarea zer dan erakustea, eta ondare immaterialaren ganeko ikuspegi orokorra azaltzea. (gehiago…)

0

Ikasturte barria hasi dogu, 2024-25, eta honezkero lehenengo ikastaroak martxan dagoz. Alde batetik, euskera teknikarirako prestetako saioetan, taldetxu bat dabil, normalizazinorako metodologia eta gainerako zereginak beteteko trebatzen. (gehiago…)