Deia egunkariak artikulu baten jaso dau Laukizen abenduaren hasieran egindako Laukiz bizimodua eta ohiturak liburuaren aurkezpena.
Abenduaren 3an Euskeraren Nazioarteko Eguna dala ospatzeko, 4an ekitaldi berezia eratu dabe Meñakan: Jabier Kalzakortaren argibideak ahozko koplei buruz, koplak eurak entzun eta abesteagaz batera. Horretarako lagun euki ditu Iker Gangoiti eta Xabier Butron trikitiakaz.
Karmele Berriozabalen aurkezpenaren ostean, pieza pare bat jo eta abestu eta Kalzakortak dantza-koplak zer diran azaldu eban. Erromeri-koplak noiz eta zelan kantatzen diran kontuan hartuta, gazteen arteko giroagaz zerikusia daukan mamina erakusten dabe, ironikoa eta sarkastikoa sarritan.
Kopla batzuk danen artean abestuta, Jabierrek batzuk sakonago azaldu edo garandu zituan.
Kopau bategaz amaitu zan ekitaldia jentetsua.
Deia egunkariak honetara jaso dau Ortzadar saria Ander Manterolari eta Labayru Fundazioari emoteko ekitaldia: deia.com/2015/12/06Ortzadarren omenaldia
Noticias Taldeak eta Deia egunkariak Ander Manterolari eta Labayru Fundazioari gorazarre egin deutsie abenduaren 5ean Durangon, Kurutzesantu museoan.
Ekitaldian Iñaki Mendizabalek eta Bingen Zupiriak alkarrizketa egin dabe Ander Manterolagaz eta Igone Etxebarriagaz.
Anderrek Labayruren hasierako egoera eta baldintzak ekarri ditu gogora, beste erakutsi jakingarri batzukaz batera. Igone Etxebarriak etorkizunera begira betebeharrei egokitu beharra azpimarratu dau.
Hainbat jente batu da ekitaldira, herri-agintariak ezeze Labayruko langile eta lagunak be bai.
Ortzadar gehigarri berezia prestau dabe Ander Manterolaren ibilbideari buruz eta Labayru Fundazioaren ekarpenakaz.