Behin baino gehiagotan erabili ditugu herri-kirolak gure ondareko ikerketa eta egitasmoetan. Oraingoan, ostera, andrazkoen ikuspegitik aztertzeko gara, bai jokalari moduan, bai transmisinoan euki daben eraginaren ikuspegitik.
Gaur egun normaltzat joten dogu herri-kiroletan, edozein modalidadetan, andrazkoak ikustea. Baina ez dira urte asko hori guztiz arraroa zana, ez egoan ondo ikusita. Banaka batzuek etxean egiten eben, baina ez plazan jenteaurrean. Noiz izan da aldaketa? Zerk eragin dau? Zertan dago aldea? (gehiago…)
Oporrak hartzeko puntuan, datorren ikasturterako eskolen eskaintza prest daukagu. Barriro be era guztietako ikastaroak prestau ditugu, ikasturte osokoak, hiruhilekoak, autoikaskuntzakoak… Ganera, maila guztiak eskainiko dira, ikasle bakotxaren beharrizanetara egokituta. (gehiago…)
Hemen da barriro Idatz & Mintz literatur-aldizkaria, 76. zenbakiagaz. Oingoan poesia nagusitu da, baina ohiko literatur-motak agiri dira ale honetan be.
Poesian, Miren Agur Meabek “Enumerazioen fabula edo hirugarren adineko mirariak” adierazi ditu. Zenbat siniskera herri-kulturetan haurdun geratzeari buruz. Adineko emakume baten ikuspegitik, norbera etapa berrira jaiotzea dago jokoan. Luigi Anselmik “Boga” izenburua emon deutso bere poema bildumari. Tradizioko jainkoak, poeta unibersalak eta bere gogoetak aurkituko ditugu poemotan. Amaia Iturbidek be poemak dakarz oraingoan, danok ikusten ditugun gauzei esangura barria eta bizitasuna emonaz. (gehiago…)
Uztailaren 19an Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak bost urterako hitzarmena sinatu dabe erakunde bien izenean. Lankidetza-hitzarmen horren bidez, egitasmo batzuk egiteko konpromisoa hartu dabe. (gehiago…)