Kategoria: Kategoria gabea

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emongo dogu: euskara-teknikari eta trebatzaile izateko oinarrizko prestakuntzea. Matrikula uztailaren 30era arte da edo plazak amaitu arte egin ahal izango da.

Zer da EusTET?

Gure gizartean, lan handia dago euskerearen normalizazino arloan, alde batetik, herritarren artean euskerearen ezagutza eta euskeraz bizitzeko eskaerea gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago dagozalako zerbitzua euskaraz emoteko abantailez.

 (gehiago…)

0

Igarri ere egin barik, urtebete igaro da Gurutzi gure ondotik joan zenetik. Baina holakoa da bizitzaren legea; denborak aurrera egiten du, eta geuk ere halaxe egin behar.

Ekintzaile handia izan zen Gurutzi. Azken egunera arte langile nekaezina bere buruarentzat; hauspo, akuilu eta eredu berarekin lan egin genuenentzat. Aitzindaria arlo askotan; gizonen artean adore, ahalegin eta esfortzu handiz kulturaren munduan bere lekutxoa egiten jakin zuena.

 (gehiago…)
0

 

Aurreko urteko, 2018ko jardueren laburpena bideo baten jaso dira, arloz arlo nabarmenduta garrantzitsuenak.

0

Jesus Eguzkiza Eguzkiri alkarrizketa egin deutsie Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidean (Geuria.eus), ekaineko alean, beste hainbat lagunegaz batera. Kultura, zinea, antzerkia, telebista eta hainbat arlotako personak alkarrizketatu dabez, hizkuntzaren eta jarduten daben arloaren ganean.

Tartean da Eguzki, hainbat urtean bikoizle ibilitakoa eta euskalgintzan ibilbide luzea egindakoa. Erretiroa hartuta badago be, ontxe be Euskal Telebistan haren ahotsa erreferentziazkoa da.

Irakurri hemen alkarrizketa.

Iturria: Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidea edo Geuria.eus