Kategoria: Kategoria gabea

0

Bosgarren urtez eratu da Bilbon ‘Berbagunea’, Bilbo euskaldunari agiriko lekua emoteko. Aurrekoetan moduan Labayruko ikasle talde batek parte hartu dau Alondegiko ekitaldian. Jarduera horren helburua da euskaldunak alkartzea eta euskeraz jardutea hainbat orduz jarraian.

Euskaldun onak eta ikasten dabizenak, gazteak eta adinekoak, gizarte arlo guztietakoak alkartu dira aurten be Bilbo erdi-erdian. Taldeka-taldeka hainbat alkarrizketa egin dabez euskeraz, gai guztiei buruz. Izan be, euskereak bizitzako arlo guztiak adierazteko balio dau. Euskerea jakitetik erabiltera jauzi egiteko aukera ezin hobea.

0

Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta. (gehiago…)

0
Ander Manterola, Jose Angel Chasco, Segundo Oar-arteta.

Ekainaren 21ean José Ángel Chasco euki dogu Labayrun bisitan. Chasco Etniker Araba taldeko kidea da, eta ikerketa etnografikoa bere herrian egiten dau, Errioxar Arabako Moreda Araba herrian.

José Antonio González Salazar eta Etniker Arabako beste kide batzukaz batera, ikerketa bat egiten dabil Sierra de Toloño izena dala-ta, izendapen horren alde beste batzuk Sierra de Cantabria izenaren alde egiten daben bitartean. Ikerketa horretarako Labayru Fundazioko kartografia konsultatzera etorri da, izen horren historia agirien bitartez erakusteko. Sierra de Toloñok Arabako Gatzaga Buradon eta Bastida herrietatik hasi eta Nafarroako Lapoblación herriraino hartzen dau.