Kategoria: Kategoria gabea

0

Martiaren 18an zabaldu da ‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ izeneko erakusketa Bilboko Euskal Museoan. Kili-Kilik aurten 50 urte betetzen ditu, eta hori dala-ta, ibilbide horretako mugarri nagusiak ikusgai dagoz bertan: jarduerak, egileak, laguntzaileak, argitalpenak etab.

Hemen argazkiak ikusgai.

 (gehiago…)

0

2015eko San Tomas egunean defendidu eban tesia Jabier Kalzakortak Deustuko unibersidadean. Hainbeste urtean euskal baladei buruz egindako lana azkenean aurkeztuta.

Horren ganean dihardu Jabierrek Bizkaie! aldizkarian egin deutsien alkarrizketan. Artikulua.

0

Martiaren 12an Eusko Ikaskuntzak ‘Manuel Lekuona saria’ emon eutsan. Labayru Fundazioak epaimahai instituzionala osotu daben erakundeetako bat izan da, Igone Etxebarria ordezkaria dala. Ekitaldian, Igonek erabagiaren barri emoten dauen akta leidu eban epaimahaiaren izenean.

Andres Urrutia euskaltzainburuak egin eban saridunaren laudatioa, Iñaki Dorronsorok Eusko Ikaskuntzaren izenean berba egin eban sarituari buruz, eta Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiak zarratu eban hizlarien txandea.

Hainbat agintari eta erakunde egon ziran ordezkatuta parte-hartzaileen artean.

0

Kili-Kili 1966an San Anton parrokiaren inguruan hasitako egitasmo bat da. Aurten 50 urte bete ditu, eta hori dala-ta, Euskal Museoan erakusketa egongo da martiaren 18tik ekainaren 26ra bitartean. (gehiago…)