Zornotzako Udalak Santiago Onaindia zanaren omenez emoten dauan literatur ikerketarako bekak lan barria dauka honezkero argitaratuta. Orain dala urte bi Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak irabazi eben beka, Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronika nobela aztertzeko. Ordutik hona lana egin, epaimahaiaren oneretxia hartu eta orain Labayru Fundazioak argitaratu dau izen bereko bilduman, Gerrako beste kronika izenburuagaz. (gehiago…)
Badator Durangoko Azoka, eta han egongo da barriro Labayru Fundazioa. Aurten be argitalpen barri batzuk dakarguz, lehenagokoakaz batera erakusteko. (gehiago…)
Nikolas Alzola Bitaño Izurtzako idazlearen Kantuz eta itxaropenez izeneko liburua aurkeztu dabe Izurtzan azaroaren 27an. Iaz narrazioen bilduma egin zan moduan, aurten Bitañoren olerki hautuakaz osotu dau liburua lan-talde berak. Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebas Gartzia Trujillo dira edizinoaren atontzaileak, eta Labayru Fundazioa argitaratzailea. Testuakaz batera, ganera, egileak berak egindako marrazkiak argitaratu dabez, edizino txukun-txukunean.
Aurkezpenean hainbat jentek parte hartu eban: Udalaren izenean Lorea Muñoz alkateak, Labayruren izenean Adolfo Arejita zuzendariak, lasalletarren izenean Martin Lasak, Iurretako koruak Antton Marik zuzenduta, eta poemak irakurten beste hainbatek, Gerediaga alkartetik, Bitañoren familiakoak, Labayru Fundaziotik eta egileak eurak. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua be etorri zanez, egileen laguna dan aldetik, aurkezleak berba egiteko bidea emon eta parte hartu eban.
Ekitaldi ederra izan zan, herritarrak, lagunak eta senideak alkartuta. Liburua bera, irakurgai labur-errezez osotuta dago, testu atsegin eta bihozkorrakaz.
Sabino Arana Fundazioak eta Bilbao 700 Fundazioak alkar hartuta, “Euskal literatura eta memoria” izeneko jardunaldia eratu dabe azaroaren 20an Bilbon. Erakunde biok memoriaren ganean eratuten daben hirugarren saioa da.
Igone Etxebarria Labayru Fundaziokoa ibili da eratzen laguntzen, eta jardunaldian bertan aurkezle edo moderadore. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.