Kategoria: Literatura

0

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 66. zenbakia argitaratu barri dogu. Hainbat motatako testuak batzen ditu ale honek be, aurrekoen antzera. Oraingoan azaleko irudia Enrique Morenterena da.

Narrazinoetan, Miren Agur Meaberen “Ametsen inbentarioa”, Lourdes Unzuetaren “Aske izan gura”, Juan Ramon Madariagaren “Lau urtaro daltoniko”, eta Inaxio López de Aranaren “Eutsi beheari!” idazlanak daukaguz.

Poesian, Eneko Urizarren “Poema barik ezin dut” izeneko sorta.

Sebastian Gartzia Trujillok “Juan Mari Lekuonaren eliz kantak” gaia aztertu dau, saio-artikuluan.

Jabier Kalzakortak bere arloari oratu deutso, hau da, ahozko literaturari, eta oraingoan “Baratzian zoin den eder aza eta Porru-landare edo Oi uda-lili polita kantua” aztertu dau, beti ohi dauen moduan, aldaera ezbardinak eta ezezagunak eskainiaz.

Xabier Bovedak, literatura unibersalari egiten deutsan tartean, oraingoan Juan Ramon Jimenez (1881-1958) idazlearen barri emon ez eze, haren testu hautu batzuk euskeraz emon ditu.

 

0

Aurten be Arriagako irakurraldian parte hartu dogu. Euskera ikasten dabilzan ikasleen omenez egiten dan ekitaldi honetan, aurten Andu Lertxundiren Otto Pette nobela izan da irakurgaia. Irakurraldi berezia da, jente askoren artean egiten dalako.

Egun osoan zehar, kirol, kultura, gizarte arlo guztietako personak igaro dira Arriaga antzokitik ekainaren 6an Lertxundiren nobelea irakurten. Batak besteari segida emon, atal baten ostean beste bat, halan joan da eguna.

Honezkero hainbat idazleren idazlanak irakurri dira honetara, irakurraldiagaz batera egilearen eta obraren barriak zabalduz. Gure ikasleak be han izan dira.

0

Jabier Kaltzakortak euskal baladak zer diran erakusteko ekitaldia egin dabe Markinako udaletxean maiatzaren 10ean. Izan be, Udalak haren liburu bikotxa argitaratzen lagundu eban, eta orain herrian horren barri emoteko aukerea euki dabe.

Jabierrek Maddi Oihenart kantaria euki dau lagun, berak argibideak emon eta Mayik baladok kantuan emoteko.

Areto bete lagun batu dira, giro ederrean, gozatzen. Izan be, balada asko eta asko herri-kantu modura ezagunak ditugu, eta horri Jabierren jakituria gehitu ezkero, kantuok beste era batera jasoteko bidea emoten da.

0

Onda Vasca irrati-kateak lehiaketa bat egin dau, pista batzuk emonda ‘Peru Abarka’ idazlana asmatzeko. Emaitzaren barri azaltzeko, Jabier Kaltzakorta aditua alkarrizketatu dabe. Jabierrek bai Peru Abarkaz bai Juan Antonio Mogelez jakingarri interesgarriak azaldu ditu.