Onda Vasca irrati-kateak lehiaketa bat egin dau, pista batzuk emonda ‘Peru Abarka’ idazlana asmatzeko. Emaitzaren barri azaltzeko, Jabier Kaltzakorta aditua alkarrizketatu dabe. Jabierrek bai Peru Abarkaz bai Juan Antonio Mogelez jakingarri interesgarriak azaldu ditu.
Jabier Kalzakortak hitzaldia egin dau “Euskal balada historikoak” gaiari buruz Baionako Euskal Erakustokian otsailaren 21ean. Hitzaldi hau EKK (Euskal Kultur Erakundea) alkarteak antolatu dau “Euskal etnopolo” deitutako zikloaren barruan.
Jabier Kaltzakortak baladak daukien garrantzia eta edertasuna adierazi eban bere hitzaldian. Euskal baladen artean balada historikoak hartu zituen hizgai: “Bereterretxen khantorea”, “Egun bereko alharguntsa”, “Zaldiak eder zela”. (gehiago…)
Laura Uruburuk Euskadi Irratiko Arratsean saioan parte hartu dau otsailaren 19an, Katigatu ninduzun librea nintzena nobelari buruz berbaz. Entzun hemen alkarrizketa.