Azaroaren 10ean Jabier Kalzakortak saio bat egin eban Otxandioko liburutegian, bertako irakurketa taldeagaz. Talde horretan herriko irakurleak alkartzen dira eta hilean behin euren jardunerako liburu bat aukeratzen dabe.
Azarorako Otxandioko talde honek aukeratu eban obra Kalzakortak aspaldi itzulitako Pu Sonlingen ipuinak izan zan eta saioan, irakurleen usteak eta eretxiak entzunez, itzultzaileak lana zergatik moldatu eban azaldu eban. Horrezaz ganera, hainbat jakingarri erakutsi eban Txinako ipuin bilduma honen ganean zein aspaldion ahozko literaturaren lekukoak eguneratuz Auspoa bilduman egiten diharduan argitarapen lanaren ganean.
Aurten bigarrenez, Jabier Kalzakortak eta Igone Etxebarriak eskolak emon dabez Baionan, Bordeaux Montaigne unibersidadeko “Euskal Ikasketak” masterrean. Gaia herri literatura izan da. (gehiago…)
Urriaren 18 eta 19an Igone Etxebarriak Euskal Kulturaren Memoriari buruzko mintegian parte hartu dau Sabino Arana Fundazioan, Bilbao 700 Fundazioak eratuta.
XX. mendeko memoria gogoratzeko helburuagaz, kulturaren ikuspegi askotatik aztertu dabe gaia hainbat adituk.
Lehenengo egunean Igone Etxebarriak euskal literaturaren gainean jardun dau, Alberto Lopez Etxebarrietak zineari buruz, eta Javier Viarrek artea aztertu dau. Bigarren egunean beste hiru arlo erabili dira: Mercedes Albainak musikea, Joseba Lopezortegak BOSen historia eta Josu Chuecak kultura bideratzeko azpiegiturak.
Litterae Vasconicae aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu barri da, oraingoan literaturari buruzko artikuluak nagusi direla. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.