Kategoria: Literatura

0

Aita Santi Onaindia zanaren omenez Zornotzako Udalak urte birik baten deitzen dauen bekako azkenengo emaitza aurkeztu dogu abenduaren 16an Zornotzan bertan. Oraingo lana Xabier Hernandez Llonak egin dau, orain urte bi beka irabazita. Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan izenburua dauka.

 (gehiago…)
0

Abenduko zubiagaz batera badator aurten be Durangoko liburu eta disko azoka. Aurten barriro be berezia izango da, pandemiak horretara behartuta. Baina egin egingo da, bai aurrez aurrekoa bai birtuala, eta Labayru Fundazioa han egongo da urteroko moduan.

 (gehiago…)
0

Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta aldizkariaren zenbaki barria agertzera gatoz, 71garrena honezkero. Ale honetan ohiko kolaboreen lanak aurkituko ditugu.

Azaleko irudia Enrique Morentek egindakoa da.

Sorkuntzako idatzien artean, Miren Agur Meaberen “Kurkuiloa modu minorrean”, Luigi Anselmiren “Vikingoaren itzulera”, Iratxe Ormatza Imatzen “Datafonoa”, eta Galder Urzaaren “Poema” dakarz ale honek.

 (gehiago…)
0

Miren Agur Meaberi Poesiako Sari Nazionala emon barri deutsie, Nola gorde errautsa kolkoan liburuagaitik. Zorionak, bihotz-bihotzez, Miren Agur! Ondo merezitako saria.

Miren Agur gazte-gazterik hasi zan idazten, ipuinak, narrazinoak eta poesia. Gazteentzat eta helduentzat idatzi izan dau. Ibilbide luze horretan hainbat sari irabazi ditu, azkenengo hau (oraingoz) gailen dauela.

 (gehiago…)