Agricultura en Vasconia

60,00 

Nekazal jardueran XX. mendean izandako aldaketa handiak aztertzen ditu liburuak. Ondorengo edukiak jasotzen ditu: Euskal Herriko herrialde bakoitzeko nekazaritza paisaia; laborantzako lurrak, ustiatutako lurren izendapena eta deskribapena euskaraz eta gaztelaniaz, lursailean neurriak eta kokapena, mugarriak; laboreen banaketa eta txandakatzea: nekazaritzako egutegia, laborantzako lurren prestaketa, ereitea eta laboreen zaintza, uzten bilketa eta kontserbazioa; belarra eta bere aprobetxamendua kultura tradizionalean eta mekanizazio progresiboan; gaur egun desagertuta dagoen lihoaren eta kalamuaren laborantza; fruta arbolak; olibondoaren eta mahatsondoaren laborantza: olioaren, ardoaren, txakolinaren eta sagardoaren ekoizpena; tresnak, lanabesak eta neurri-unitateak nekazal jardueran; eskulana, animalien bidezko garraioa, gurdi mota desberdinak eta nekazaritzaren mekanizazioa; merkataritza, jabetza-erregimena eta babeserako praktikak eta errituak nekazaritzan.

Informazio gehigarria

ISBN

978-84-92599-68-4

Egilea

Grupos ETNIKER EUSKALERRIA, Ander Manterola, José Miguel Barandiaran

Urtea

2017

Zenbakia

XII

Orri kopurua

1148

L.G.

BI-1567-2017

Neurria

21 x 30 zm

Euskarria

Liburua