Casa y Familia en Vasconia
30,00 €
Atlas Etnografikoko gai bi lantzen dira ale bakar batean: etxea eta familia. Izan ere, etxea arkitekturako osagai moduan ezezik, familia baten bizileku moduan ere hartu da kontuan. Batez ere nekazaritza-abeltzaintza jarduera landu duten etxeak deskribatzen dira, baina baita ere hirietakoak, arrantzaleenak, etab. Liburuak hogeita bat atal ditu. Lehenengo hiruretan populazio-moduak, etxeak lurrarekin daukan lotura, klima eta jarduera, eta etxeen izena, orientazioa eta kokapena aztertzen dira. Hurrengo sei ataletan etxearen egitura lantzen da: etxeen ereduak eskualdeka, teilatuak, oinarri-hormak, ate-bentanak, banaketa barruan, eta apaingarriak. Ondoren deskribatzen dira sua, etxearen gunea, sukaldea eta argia egiteko moduak; etxeko geletako altzariak; eraikin osagarriak; suaren inguruko errituak eta babesteko siniskerak. Familiaren deskribapena bost ataletan egin da: senide-harremanak, ondasunak, senar-emazteen bizimodua eta familiaren ohorea.