Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean

22,00 

Joan dan mendeko diktaduran, euskerea galarazota egoala, dantzak bihurtu ziran euskalzaletasunaren eta euskal kulturaren adierazgarririk handienetakoa. Erregimenak zirrikitu gitxi ixten eban halakoetarako, baina halanda be gazteek aurkitzen ebezan taldeak eratzeko bitarteak, gehienetan Eleizearen alkarte eta erakundeen babespean. Trabak asko izan arren, Bilbon, han hor hemen, hainbat eta hainbat talde sortu ziran. Batzuk ez eben luzaro iraun; beste batzuk, ostera, gaur arte heldu dira. Orduan Bilbok beste zabalera bat eukan arren, oraingo uriari erreparauta,  auzorik auzo, barrutiz barruti, diktadura garaiko taldeen katalogoa prestau eben 2010eko hamarkadan Luis Ángel Gainzak eta José Luis Orbek, biak talde askotan txistulari-dantzari ibilitakoak. Guk, Bilboko Udalaren laguntzaz, informazino hori liburu bihurtu dogu, atal horren memoria hurrengo belaundaldientzat geratu daiten.

Informazio gehigarria

Egilea

Labayru Fundazioa

ISBN

978-84-19063-47-2

L.G.

BI 01627-2024

Zenbakia

17

Neurria

17 x 22 cm

Orri kopurua

142