“Ederriko”. Kontau behar dot

25,00 

Ipiñaburu auzoan, Beobide auzuneko Iturrikoa baserria. Hantxe jaio zan, 1953ko garagarrilaren 16an, mutiko ule-baltz eta moreno bat, aitita Isidrok Ederriko deituko eutsana. Harentzat ez egoan gauza ederragorik mutiko haxe baino. 1955ko urteilaren 27ak egun baltza zabaldu eban Beobiden. Gure ama Petra partoan hil zan, hogeta zazpi urtegaz. Umea, neskatxia, bizirik salbau zan. Ahizta zaharrenak bost urte eukazan. Bigarren ahizteak, hiru. Nik, urte eta erdi. Ez daukat amaren gogorapenik. Kontetan eben haren karkaxadea Gorbeiako larretan be entzuten zala. Andra alaia, ederra eta galanta ei zan. Hiru ume txiki eta jaiobarri bat etxean zirala, erabagiak atoan hartu behar ziran. Teresa etorri zan, amaren lehengusinea, hogeta sei urtegaz. Denpora batera, gure ama barria izango zan, aitaren bigarren ezkontzan. Beste lau ume izan ebazan bereak. Bat hil egin jakon. Hain gazterik, halango kargea zelan hartu eban itauntzen bajako, erantzuna jakina da: Halantxe zala ta pozik!

Kategoria

Informazio gehigarria

Egilea

Uriarte Uriarte, Karmelo

ISBN

978-84-92599-94-3

L.G.

BI-01716-2020

Urtea

2021, 2. argit.

Zenbakia

03

Orri kopurua

183

Neurria

16,5 x 24,5

Euskarria

Liburua