Hacivat, Karagöz eta magia / Hacivat, Karagöz ve sihir

10,00 

Duela urte asko, Hacivat eta Karagöz izeneko bi lagunek magia-liburu zahar bat aurkitu zuten. Sorginkeriak egiten hasi ziren, eta herritarrak txundituta utzi zituzten. Baina trikimailuak ez dira beti nahi bezala ateratzen.

Ipuina bi hizkuntzatan dago: euskara eta turkiera.

Munduenea. Munduko ipuinen etxea II bilduma hamar ipuinez osatuta dago, eta 2022an sortutakoaren jarraipena da. Ipuin sorta hau 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarkigun aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz entzun eta irakurri ahal izango dituzu. Munduko ipuinen etxera sartu nahi? munduenea.labayru.eus

Kategoria

Informazio gehigarria

Jatorrizko testua eta ahotsa

Dilara Karmele Yavuz Domingo

Testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz

Larreategui, Yolanda

Ilustrazioak

Morente, Enrique

ISBN

978-84-19063-42-7

L.G.

BI 00629-2024

Urtea

2024

Orri kopurua

33

Neurria

21 x 21 cm

Euskarria

Audio-liburua